Animalien trafikoa
-
Nahiko da Ondarroako portuko isurketekin
2024-07-19Asteazkenean, hilaren 17an, berriz ere isurketa larria egin da Ondarroako portuan.
Isurketa hori karroaren inguruan gertatu da. Arrantza-ontzien konponketak, egokitzapenak eta pintaketak egiten diren tokia.
Egiten ari diren ikerketen emaitzen zain, esan dezakegu isurketa hori une horretan karroan igota zegoen arrantza-ontzi baten kroskoaren… -
Indumetal Recycling, iruzur baten ikerketa eta beste arrisku batzuk
2024-06-05Bizkaiko Auzitegiak 60.000 euroko isuna ezarri dio Erandion egoitza duen tresna elektriko eta elektronikoak birziklatzen dituen enpresa horri, eta 19.500 eta 7.500 euroko isunak ezarri dizkie ikertutako garaian lanean ari ziren lau goi-karguduni.
Indumetal Recycling enpresari ikerketa hasi eta zortzi urtera, Justiziak bere iritzia eman du orain enpresa horren aurka aurkeztutako salaketaren aurrean. -
Azken ordua! Zain Dezagun Urdaibai
2024-04-111943tik Larrabe Muruetako paduretan eta marjinetan dagoen ontzigintza enpresak 2015eko ABUZTUAREN 13an LORTU ZUEN ERABILERA INDUSTRIALAK IREKITZEKO ETA LEGEZTATZEKO UDAL LIZENTZIA.
Hau da, dagokion ingurumen-baimena ere ez zuen betetzen, NIMP Jardueren Erregelamenduan gutxienez 1963tik derrigorrezkoa izan arren, edo Tapia andreak berriki indargabetu duen Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko 3/1998 Lege Orokorra aplikatu zenetik -
Eguzkik irtenbide bat eskatu du, BECen talka eginda hegaztiak hiltzen jarrai ez dezaten.
2023-09-27Hegaztiak talka egiten jarraitzen dute, intsektujaleak nagusiki, BECeko kristaleren eta Ansioko metroko sarreraren kontra.
Siguen estampándose pájaros, generalmente insectívoros, contra las cristaleras del BEC y entrada del metro de Ansio. -
Arartekoarengana jo behar izan dugu berriro
2023-06-06Hondarribiko udalerrian ingurumenarekin zerikusia duten bi gairi buruz Eguzki talde ekologistak beste behin ere Arartekoaren esku-hartzea eskatu behar izan du, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzak informazio eta parte-hartze publikoaren printzipioen aurka izan dezaketen jarrera dela eta.
-
Donibaneko saneamendua, galdutako beste aukera bat?
2023-05-09Ia hamarkada bat eta erdiko atzerapenarekin (erraz esaten da), 2023ko apirilaren 4an Foru Gobernu Kontseiluak Pasai Donibaneko SANEAMENDU Proiektuaren 1. fasea onartu zuen (Bonantzako pasealekua – Santiago plaza, 250m). Aldundiak, URAk, Añarbeko Uren Mankomunitateak eta Pasaiako Udalak erabaki dute 1. fasearen finantzaketa bultzatzea, 1.403.744 euroko aurrekontuarekin eta zazpi hilabeteko gauzatze-epearekin. Aurkeztutako alegazioei erantzuteko, onarpena erabili du, saneamendua udalaren eskumena dela argitu du, eta Aldundiak Udalari laguntzen diola, lehen mailako sarea gauzatzen parte hartuz.
-
KBEan behar diren neurriak har daitezela eskatu dugu
2023-04-19Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak, 2023-04-17an, eremu babestuen (KBE eta HBBE) kudeaketaren arduradunei (Aldundiari) eskatu die eraginkortasunez jardun dezatela eta eremu horien kontserbazioaren arloan indarrean dagoen legedia lehenera dezatela, oraingo honetan Txingudiko KBE-HBBEan.
-
Ingurumena legez kanpo aldatzeak saria du Hondarribian eta Irunen
2023-02-146 urte bete dira (2017) jatorri desberdina eta ezezaguna duten materialak mugitu eta metatu zirenetik, Hondarribia eta Irun udalerrietako lurrak hartzen dituen Zaldunborda izeneko eremuan, nahitaezko lizentziarik gabe. Legez kanpoko jarduketa horien helburua zen kamioiak aparkatzeko lursaila prestatzea, prozedura alderantzikatzeko eta plangintza egintza burutu batzuetara egokitzeko modus operandia erabilita, kopeta behar da!!!
-
Leze Txiki: AHT-k suntsitutako EH-ko ondare arkeologiko zaharrena
2023-02-02Arrasate eta inguruko espeleologoek bertatik bertara ikusi ahal izan dute Udalaitz mendigune karstikoko AHTren lanek Leze Txiki haitzuloko galeria bat suntsitu dutela. Duela bi urte, galeria hori harri jausi batek erabat buxatuta zegoela egiaztatu zuten. Joan den astean, beste galeria batetik sartu ziren luiziaren lekura, eta argazki eta bideo bidez egiaztatu zuten AHTaren lanek erabat suntsitu dutela galeria hori, ez bakarrik leherketen dardarak eraginda, baizik eta AHTren ibilbidea bera galeriatik igarotzen delako.
-
Pasaiako portuan jarduten duten enpresek indarrean dagoen ingurumen-legedia urratzen jarraitzen dute
2022-10-12Pasaiako portuan jarduten duten enpresek –batzuk nahitaezko jarduera-lizentziarik gabe–indarrean dagoen ingurumen-legeria ez betetzeagatik behin eta berriz jarritako salaketen aurrean, Eguzkik berriro eskatu dio Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzari beharrezko neurriak har ditzala pertsonen osasuna eta ingurumenarekiko eta itsasoarekiko errespetua eta babesa bermatzeko.
-
Zaldunbordan legez kanpo botatako basoa lehengoratzea eskatu du Eguzkik
2022-09-04Lehengoratze hori ezinbestekoa eta premiazkoa ere badela dio Ingurumen Sailaren txosten batek, eta txosten horixe du oinarri talde ekologistaren eskaerak
-
Balizko eraikuntza ilegala Jaizkibelgo KBEn
2022-03-30Jaizkibelgo Mitxintxola gainan, erainkuntza bat topatu dugu egun hauetan. Eguzki talde ekologistak eraikuntza baimenik gabe egina dagoela susmo osoa du, eta, horrela bada, gunea ahalik eta azkarren leheneratzeko eskatu dio Aldundiari eta Pasaiako Udalari, baita erantzunkizunak argitzeko behar den espedientea irekitzeko ere.
-
Eguzkik salatu du Aldundiaren baso-zerbitzuak habitat naturalak eta ondare arkeologikoa suntsitu dituela Jaizkibel KBEan
2022-01-31Eguzki erakunde ekologista eta antinuklearrak Gipuzkoako Foru Aldundiak, hau da, Jaizkibel KBEaren Organo Kudeatzaileak berak, sastrakak kentzeko egin berri dituen lanak salatu ditu, kalteak eragin baitituzte bertan dauden habitatetan eta ondare arkeologikoan. Naturagune garrantzitsu hori Hondarribiko, Pasaiako eta Lezoko udaletako onura publikoko hainbat mendik osatzen dute, eta Natura 2000 Sareko Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) gisa babestuta dago.
-
EGUZKIK ONARTEZINTZAT JO DU DONIBANEKO SANEAMENDUAREN AURREPROIEKTUA
2021-10-27Pasa den astean Aldundiak eta Pasaiako Udalak batera Donibaneko saneamenduaren aurreproiektua (hirugarrena, dagoeneko) aurkeztu zuten bilera ireki batean. Egia esan, bertaratutako herritarrek ez zioten oniritzia eman aurkeztatuko aurreproiektuari, hainbat urte eta gero Donibanek behar duen irtenbide integralari ez baitio erantzuten. Saneamenduari dagokionez, haren sarea egiteko, bi dira kontuan hartu behar diren irizpideak: hiriko ur zikinen tratamendurako 91/271/EEE Zuzentaraua eta Pasaiako Badia gune sentikor izendatzen duen Eusko Jaurlaritzako 168/2004 Dekretua.
-
Seguran elanio urdin bat tiroz zauritu dutela salatu du Eguzkik Fiskaltzan
2021-10-25Eguzkik Fiskaltzan salatu du hilaren 16an, Seguran, elanio urdin bat tiroz zauritu zutela. Hegazti harrapari txiki hau Igeldoko Arrano Etxera eraman, bertan artatu eta orain osatu zain dago. Honako hau da urrian bertan Eguzkik Fiskaltzan salatu behar izan duen bigarren kasua. Izan ere, hilaren 6an arrano txiki bat bota zuten Errezilen. Hura ere Arrano Etxera zaurituta eraman baina hurrengo egunean hil zen. Elanioaren kontura aurkeztutako salaketaren helburuetako bat da argitzea zergatik ez diren iristen honelako salaketak Fiskaltzara Aldunditik bertatik.