biziklta
-
Errekalde-Galarreta bidegorri-proiektu berriak jarraitzen du behar baino estuagoa izaten, zati estuenak zabaldu baditu ere
2024-07-08Iaz aurkeztutako Errekalde-Galarreta bidegorri-proiektua aldatu eta berriz ere jendaurrean ipini du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Lehengo eta oraingo proiektuak erkatu ditugu eta bi albiste eman behar dizkizuegu, bata ona eta bestea txarra, txisteetan bezala. Lehendabizi, albiste txarra, garrantzitsuena iruditzen baitzaigu: proiektuak jarraitzen du behar baino estuagoa izaten. Albiste ona, berriz, zera da, lehengo proiektuak batez beste 3 metro zabal zituen, baina zabalera hori zenbait puntutan nabarmen estutzen zen, baita 1,80 metrora estutu ere; proiektu berrian, aldiz, zati estu horiek desagertzen dira. Eta hori posible izan da lehengo proiektua egiteko oinarrizko irizpideetako bat militarrek Lore Tokin dituzten lursailak ez ukitzea izan zelako, salatu genuen bezala, eta oraingoan, berriz, irizpide hori malgutu dutelako.
-
Kalapieren ustez, Gipuzkoako Bidegorrien Oinarrizko Sarea ez da 2050a baino lehen osatuko
2024-07-05Kalapie elkarteak Gipuzkoako bidegorrien planaren egoera tamalgarriari buruzko balorazio bat egin du idatzi informazio aldetik mamitsu eta argi baten bidez, eta idatziaren izenburuak ezin du adierazgarriagoa izan: horrela jarraituz gero, “Bidegorrien Oinarrizko Sarea ez da 2050a baino lehen osatuko”. Irakurtzera animatzen zaituztegu.
-
Diputazioak berriak balira bezala saldu nahi ditu dagoeneko eraikita egon beharko luketen bidegorriak
2024-07-02Jasangarritasun diputatu Jose Ignacio Asensiok ostiralean iragarri zuen bere Departamentuak “datozen urteetan” Bidegorrien Oinarrizko Foru Sarea osatzeko 208 milioi euro inbertituko dituela. Iragarpen hori, oraingoan ere, inolako autokritika-zantzurik gabe egin zuen, eta mugikortasun jasangarria eta bizikletaren erabilera sustatzeko konpromisoari buruzko ohiko erretolikaz bilduta. Zer dago, ordea, iragarpen horren atzean?
-
AHTak aldirietako tren-zerbitzua murrizten du
2024-06-27Gaur arratsaldean AHTren aurkako eta aldirietako trenaren aldeko elkarretratzea egin dugu Oreretako eta Lezoko RENFEren geltokian. Izan ere, aspaldion, AHTren lanak direla-eta, sekulako murrizketak egiten ari dira herritarrok gure egunerokoan erabiltzen dugun tren-zerbitzuan. Eta gehiago datoz!
-
Quosque tandem, RENFE / Adif?
2024-04-29Murphiyk zioenez, egoerarik zailenak ere okerrera egin dezake, nabarmen okerrera, gainera, eta arrazoi oso-osoa zuen. Izan ere, Irun-Brinkola aldiriko linean zerbitzuaren kalitatea minimo historikoetan zegoela uste genuen, eta hala salatu dugu behin baino gehiagotan. Baina hara non RENFEk jakinarazi duen gaurtik aurrera trenen maiztasuna izugarri murriztu eta bidaien iraupena, berriz, nabarmen luzatuko direla. Murrizketa hauek oraingoan ere AHTren obren ondorio dira. Bai, oraindik ez dakigu milioiak eta milioiak xahutu eta xahutzen jarraitzen duen AHTa inoiz inora iritsiko den, baina badakigu, bitartean, ohiko trenak, herritarrek egunero lanera edo ikastera joateko erabiltzen duten trenak, etengabe degradatzen jarraitzen duela.
-
Oso manifestazio jendetsua Altsasun AHTaren aurka eta tren sozialaren alde
2024-04-21Oso-oso manifestazio jendetsua egin zen atzo Altsasun, Nafarroa Trenaren Alde, Araba Trenaren Alde eta Goierriko AHTrik EZ plataformek antolatuta. Honako bideo hauek agerian uzten dute zinez manifestazio handi eta animatua izan zela.
-
Eusko Jaurlaritzak eta ingurumen ministerioak, azkenean, Hegoaldeko Trenbide Saihesbidea eraikiko dute Gorostitzako biaduktoa barne.
2024-04-21Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak baino hiru egun lehenago, Ingurumen Ministerioak behin betiko oniritzia eman dio Hegoaldeko Tren Saihesbidea (HTS) eraikitzeko proposatutako ibilbideari.
-
Tren sozialaren alde eta AHTren aurka larunbatean Altsasun egingo den manifestazioan parte hartzera dei egin dute Arabako, Gipuzkoako eta Nafarroako plataformek
2024-04-17Nafarroa Trenaren Alde, Araba Trenaren Alde eta Goierriko AHTrik Ez plataformek larunbatean, apirilaren 20an, arratsaldeko 18:00tan, Altsasun egingo den manifestazioan parte hartzera deitu dute. Manifestazio horren helburua abiadura handiko trenek soilik erabiltzeko trenbide-azpiegitura berriak eraikitzeko proiektuak geldiaraztea da eta gaur egungo tren-azpiegiturak berritzea eta trenen maiztasuna handitzea, trena benetako garraiobide bihur dadin. Horretarako badute teknikoki ongi landutako alternatiba bat.
-
Aldiriko zerbitzuen transferentzia eta Trenaren aldeko eta AHTren aurkako Jardunaldiak
2024-02-25Espainako Gobertuak eta Eusko Jaurlaritzak aldiriko tren-zerbitzuen transferentzia adostu dutela jakin dugu asteburu honetan. Aldiberean, Agurainen, Altsasun eta Irurtzunen trenbidearen defentsan eta AHTren txikizioa geltzeko jardunaldiak egin dira.
-
Trenaren aldeko eta AHTren aurkako Jardunaldiak, Agurainen, Altsasun eta Irurtzunen
2024-02-15Trenaren aldeko eta AHTren aurkako Jardunaldiak egingo dira Agurainen, Altsasun eta Irurtzunen datorren astean, zehatz-mehatz, otsailaren 22tik 25era. Jardunaldi hauek Nafarroa Trenaren Alde, Araba Trenaren Alde eta Goierriko AHTrik Ez plataformak Lautadan, Sakanan eta Goierrin egiten ari diren kanpainaren parte dira. Kanpaina biribiltzeko manifestazio bat egingo da Altsasun, apirilaren 20an.
-
Ogi bat galtzarbean dakarrela etorri behar du aldiriko tren-lineen transferentziak
2024-02-08Aldiriko tren-lineen transferentziar iristear omen den honetan, Eguzkikoontzat une honetan garrantzitsuena da nabarmentzea transferentziak, oroz gain, zerbitzua hobetzeko bitartekoa izan behar duela. Izan ere, zerbitzu hori oso kalitate eskasekoa da, erabiltzaileek ondo baino hobeto dakiten bezala. Irisgarritasun-arazo latzak dituzten geltokiak daude; erabiltzaileek hainbatetan trenbide gainetik pasatu behar dute, lurpeko pasabiderik ezean; pasonibel arriskutsuak ere badira; tren-zerbitzu ugari bertan behera gelditzen dira sarri aurrez abisatu gabe, gainera; atzerapenak kronikoak dira; informazioa eskasa da; makina eta bagoiak zaharrak dira… Faktore horiek eta beste batzuek zerbitzuaren kalitatea minimo historikoetara eraman dute zenbait lineatan.
-
Tolosako erdiguneko tren-geltokia zaharberritzeko proiektua berriz ere atzeratu dela salatu du Eguzkik
2024-01-25ADIFek Tolosako erdiguneko tren-geltokia zaharberritzeko konpromisoak berriz ere urratu dituela salatu du Eguzkik. Agindu zuenaren kontra, lanak ez dira ez lizitatu ez esleitu 2023an. Are gehiago, proiektuak behin betiko onarpena jaso gabe jarraitzen du; beraz, Udalarekin sinatu behar den hitzarmena ere ezin izan da sinatu. Zoritxarrez, ez da lehenengo aldia, ezta hurrik eman ere.
-
Eguzki: “Ogi bat galtzarbean dakarrela etorri behar du aldiriko tren-lineen transferentziak”
2024-01-22Badirudi aldiriko tren-zerbitzuen transferentzia, urte askotako blokeoa gainditu ondoren, iristear dela. “Oraingoan bai”, dioskute. Hori dela eta, Eguzkikook adierazi nahi dugu transferentziak, oroz gain, zerbitzua hobetzeko bitartekoa izan behar duela. Izan ere, zerbitzu hori oso kalitate eskasekoa da, erabiltzaileek ondo baino hobeto dakiten bezala. Gauzak horrela, gure ustez, transferentziak etorri behar du ogi bat galtzarbean dakarrela, haur jaioberriak etortzen omen ziren bezala. Eta metafora egokia iruditzen zaigu transferentziak aldiriko tren-lineen birjaiotze edo berpizkunde bat izan behar duelako. Kontua baldin bada gutxi gorabehera orain arte bezala jarraitzea, zertarako hainbeste urteko erreibindikazioa?
-
Abiadura Handiko Trenaren aurkako eta Tren Publiko eta Sozialaren aldeko mobiliazio berriak
2024-01-18Larunbatean, hilak 20, Abiadura Handiko Trenaren aurkako martxa berri bat egingo da Iruñean, AHT Gelditu Nafarroak antolatuta. Hitzordua 12etan, Diputazioaren aurrean. Bestalde, aste honetan bertan jakin dugu Nafarroa Trenaren Alde, Araba Trenaren Alde eta Goierriko AHTrik Ez plataformek AHTren aurkako eta Tren Publiko eta Sozialaren aldeko dinamika bat abiatu dutela. Bihar bertan hasiko da, Lautadako, Sakanako eta Goierriko hainbat herritan elkarretaratzerekin, eta apirilaren 20an bukatuko da Altsasun, manifestazio batekin.
-
Dulantzikoa bakarrik ez, Araban itxita dauden beste tren-geltokiak ere irekitzeko eskatu du Eguzkik
2024-01-08Dulantziko tren-geltokia aurten irekiko duela iragarri du ADIFek, ate automatizatuak jarrita. Hamar urte egin ditu itxita, eta, nahiz eta berokuntza-sistema piztuta egoten den eta aldian behin garbiketa egiten den, itxita dago. Erabiltzaileek trena kanpoan itxoin behar izaten dute, eguraldia edozein dela ere. Eguzkikooi ondo iruditzen zaigu Dulantziko geltokia irekitzea, noski, baina hauxe bera gertatzen da Araia eta Langraizkoetan ere. Logikoena guztiak irekitzea izango litzateke eta, irekitze hutsetik harago, potentziatzea, herritarrei tren-zerbitzu hobea emateko. Azken batean, behar dugun garraio publiko kalitatekoa sustatzeko.