Iturria. Bizi! Txetx Etcheverry,Bizi! Euskal mugimendu altermundialistako militantea, entzuna izan da maiatzaren 10ean Baionako polizia-etxean. Bertan ikasi du Baionako Prokuradoreak 2016ko martxoaren 22an ideki zuela prozedura bat bere kontra “Fesseeinhem-en, 2015eko uztailaren 20an, deklaraziorik egin gabe manifestaldi bat bide publikoan antolatzeagatik eta bide publikoan ibilgailuen zirkulazioari trabak ezartzeagatik”.
Txetx Etcheverry-ri leporatzen zaion egintza ororen buru nuklearraren kontrako eta trantsizio energetikoaren aldeko hitzartze bat da, Fesseinhem-en egina izan dena Alternatiba Itzuliaren pasaiaren karietarat. Itzuli horrek 5 600 km egin ditu klimaren alde hiruzpalau tokiko txirrindulen gainean (xehetasun guziak hemen: www.bizimugi.eu/centrale-nucleaire-de-fessenheim-txetx-etcheverry-convoque-au-commissariat-de-bayonne). Hitzartze hori espaloi haundi eta zabal baten gainean iragan zen (eta ez bide publiko batean) zentral nuklearraren sartzearen heinean, autoritate publikoei aintzinetik deklaratua izan zena, Baionatik 2015ekainaren 5ean partitu zen eta Parisera irailaren 26ean heldu zen Alternatiba Itzuliaren beste 186 etapetan bezala. 24 txirrindulari bertan ziren bai eta ere hainbat kazetari frantses eta aleman. Hainbat kamerek agerraldi hori osoki filmatu dute.
Astearte goiz honetan, Txetx Etchevrry-k ez dio deus deklaratu galdezketa egin dion ofizierrari, holako agertzeko manamenduaren alde “surrealista” gaitzetsiz eta bere argibide edo esplikazioak beharrez justiziarentzat atxikiz. Ber maneran, errefusatu ditu argazki hartze anthropometrikoak eta eri marka hartzeak, hauen bidez askatasunaren aurkako neurrien indartzea gaitzetsiz eta orroitaraziz hitzartze publiko bat bakarrik zaiola ororen buru kritikatua.
Alternatiba Itzulia izan da 200 hitzartze publikoren egiteko parada, uztailaren 20an Fesseinhem-en egin denaren gisakoak. 200 prozedura idekiak izanen dira, ala Fesseinhem-ekoaren nuklearraren kontrako mezua da begi bistatua? Beste molde batez erraiteko, Frantses Estatuan adierazpen askatasuna eta demokrazia, nuklearra hasten den gunean gelditzen dira?
Beste prozedura bat idekia izanen ote da Txetx Etcheverry-ren kontra zeren goiz honetan berean hitzartze publiko berri bat antolatu du espaloiaren gainean… aldi honetan Baionako Polizi-Etxearen aintzinean, bertan entzuna izan aintzin? Alabainan, aintzinetik baimenik galdegin gabe, bertan esplikatu du, bere sustengatzerat jinak ziren hirurogoi bat pertsonen aintzinean, trantsizio energetikoa eta politika nuklearra ez zirela bateragarriak. Bertan berriz galdatu du, François Hollande Frantses Errepublikako Lehendakariaren engaiamenduaren haritik, Fesseinhem-en hestea. Hor ere ber maneran deitu du Gasteizen, larunbatean, ekainaren 11n iraganen den manifestaldian parte hartzerat bertan galdegiteko Garoña Zentral Nuklearraren behin betiko hestea. Garoñako Zentral Nuklearra Hego Euskal Herriaren Arabako mugan da, eta Fukushimaren bixkia da, 1971an martxan ezarri da eta Nucleonor haren kudeaketaz arduratzen den enpresak 2031 arte haren idekitzea galdegiten du.
Azkenik, Txetx Etcheverry-k herritar bakoitza gomitatu du trantsizio energetikoari bere aportazioaren ekartzerat lehen bai lehen EDF utziz eta %100 berriztagarria den eleketrizitatea hornitzen duen Enercoop (www.enercoop.fr) –en kide bilakatuz. Ez gira kaos klimatikora eta hondamendi nuklearrerat kondenatuak, alternatibak badira, guri da haien indartzerat eta masa eskala batetarat haien pasarazterat!