Errepresioa
-
Eguzkik bi kexa aurkeztu ditu Arartekoan Errenteriako Udalak ingurumenari buruzko informazio-eskubidea urratzen duelakoan
2025-05-16Ez da lehengo aldia, eta, jarrera ikusita, zoritxarrez ez da azkena izango. Kasu honetan bi kexa pilatu dira, bat, txorien talka ekiditearekin lotuta eta bestea Pontikako errekarekin.
-
Aroztegiko zazpien aurkako epaiketa astelehenean hasiko da, baina ez dira zazpi, herri oso bat baizik
2025-05-13Desobedientzia ez dela delitua aldarrikatzen duen manifestua aurkeztu du gaur goizean Iruñean Aroztegiko Elkartasun Komiteak. 196 pertsonek izenpetu dute. Hemen, zerrenda osoa. Manifestua argitara atera dute epaiketaren “bezperan”. Izan ere, Baztango Aroztegiko eraikuntza-proiektuari aurre egin diotenen aurkako epaiketa datorren astean egingo da, maiatzaren 19 eta 23 bitartean, Iruñean. Epaiketak iraungo duen bitartean, epaitegiaren aurrean elkarretaratzeak egitera deitu du Komiteak.
-
Euskal Trenbide Sarea (ETS) erakundeko zuzendari Antonio Lopezek metroaren obran sortutako gainkostuen inguruan azalpenak emateari uko egin dio
2025-05-11Donostiako metroaren obren jarraipen batzordeak joan den asteazkenean udaletxean egindako bileran, Euskal Trenbide Sarea (ETS) erakundeko zuzendari Antonio Lopezek metroaren obran sortutako gainkostuen inguruan azalpenak emateari uko egin dio. Halaber, Erdialde-Kontxako geltokiaren eraikuntza-lanetan gertatutako larrialdi-egoerari garrantzia kendu nahi izan dio. Hori dela eta, Satorralaiak azpiegitura-lan handi horren bultzatzaileek darabilten ilunkeria salatu eta gai horien inguruan are modu argiagoan informatu nahi du:
-
Satorralaiaren prentsa-oharra Donostiako metroko obren jarraipen-batzordearen bileraren aurrean
2025-05-06Satorralaiaren prentsa-oharra, Donostiako metroaren obren jarraipen-batzordeak bihar, asteazkena, Miraconcha-Easo tartearen eraikuntzaren gainkostuak aztertzeko deitu duen bileraren aurrean:
-
Ulia Auzo Elkartea Eneko Goia alkateari
2025-05-04Eneko Goia jaunari. Donostiako Udaleko alkate-udalburua.
Udal Gobernu horrek etengabe urratzen ditu herritarren eskubideak, eta, arduradun nagusi gisa, honako hau ESKATZEN DIZUGU:
1.- Gaueko atsedenaldia defendatzeko onartutako bizikidetza-arauak betetzea, AMENABAR enpresa eraikitzailearen alde ez baitituzu betetzen,… -
Aroztegia: “Ez dira zazpi! Herri bat gara!
2025-02-02Milaka lagun –18.000, antolatzaileek egin zuten zenbaketaren arabera– manifestatu ginen Iruñean Aroztegiko zazpi auzipetuentzat absoluzioa eta Baztan mehatxatzen duen proiektu urbanistiko/turistiko espekulatzaile hori bertan berhera gera dadila eskatzeko. Manifestazioan behin eta berriz entzun ahal izan zen bezala, “ez dira zazpi, herri bat gara”. Honako esteka hauetan aurkituko dituzue hainbat kronika, argazki eta bideo.
-
Aroztegiko auzipetuen aldeko manifestazioa, larunbatean Iruñean: kriminalizaziorik ez!
2025-01-30Ehun talde baino gehiagok bat egin dute Aroztegiko auzipetuen alde larunbatean Iruñean egingo den manifestazioan. Hitzordu garrantzitsua, ezbairik gabe, akusazioak ez baitu beraientzat alferrik eskatzen 20 urteko kartzela eta 56.000 euroko zigorra. Izan ere, talde kriminal antolatu bat izatea eta derrigortze- eta bortxa-delitu larriak leporatzen dizkie. Zer egin zuten, ba? Baztango Aroztegia parajean proiektu urbanistikoa eraiki nahi zutenek lanei legez kanpo ekin zietenean, auzipetuak hondeamakinen aurrean paratu ziren. Hori ez delitu!
-
Sorleku parkearen ordez, aparkaleku bat eraikitzeko asmoa du Donostiako gobernuak
2024-10-16Intxaurrondon, DBUS ondoko orubean, urteak daramatzate Sorleku parke-proiektua lantzen, baina orain Donostiako gobernuak esan du parkearen ordez hainbat solairutako disuasio-aparkaleku bat eraikitzeko asmoa duela. Albisteak auzotarren artean sortu duen ondoeza nabaria da. Horren lekuko da berehala abiatu duten sinadura-bilketa, Udalak agindutakoa bete eta parkea eraiki dezan. Ez da parke-proiektu handia,, baina bai berezia, Alubi elkarteak 2017an proposatu zuelako eta gero herritarren parte-hartze prozesu luze baten bidez biribildu delako.
-
Bihar 29 Donostian elkarretaratzea epaitegien aurrean zatoz!
2024-07-29BCCren Manteoko obrak ez dira gelditzen, eta gu ere ez!
Uliako Auzo Elkarteak elkarretaratzea deitu du bihar asteartea uztailak 30, 12:00etan Atotxako epaitegien aurrean, EJANari eskatzeko Manteoko kasuan justizia egin dezala behingoan (ikusi behean adierazpena).
Zabaldu, mesedez. Mila esker! -
Antondegi Berdeak pozik hartu du Antondegiko olatu artifizialaren proiektua bertan behera geratu izana eta muinoaren babesa
2024-05-31Donostiako Udalak iragarri berri duenean Antondegin ez dela olatu artifizialen proiektua egingo eta muinoa eremu urbanizaezintzat joko duela bere balio naturalengatik eta korridore ekologiko gisa betetzen duen funtzioagatik, oso positibotzat jo du erabakia Antondegi Berdeak. Eta sorrerako helburuak lortuta, kolektiboak bere bizi-zikloa ixten duela iragartzen du, bere ibilbidearen balorazio oso positiboa eginez, eta kolektiboaren inguruan hainbeste jendek egindako lan altruista eskertuz eta txalotuz.
-
Erantzun zabala lortu du Donostia Defendatuzek
2024-05-26Erantzun ederra izan du Donostia Defendatuz koordinadorak gaur eguerdirako egindako manifestazio-deialdiak. Giroan zeuden alkateak aste honetan bertan egin dituen adierazpenak. Batetik, DDko kide den STOP Desahuciosi ia-ia etxebizitza-arazoaren erantzule izatea leporatu dio, plataformak, DVko lursailetan babes ofizialeko etxebizitza gehiago eraiki behar direla iritzita, proiektuari helegite bat jarri diolako. Bestetik, Eneko Goiak aprobetxatu du deskalifikatzeko udal gobernuaren hainbat proiektuarekin bat ez datozen mugimenduak, guztiak edo ia guztiak Donostia Defendatuzen partaide direnak.
-
“Donostia ez dago salgai!” manifestazioa, igandean
2024-05-21Donostia Defendatuz koordinadorak datorren igandean, hilak 26, “Donostia ez dago salgai!” lemapeko manifestazioan parte hartzeko deia egin du. Hitzordua Easo plazan izango da, 12:00etan. Manifestu osoa zein manifestuarekin bat egiten dugun elkarte eta talde guztien izenak hemen ikus ditzakezu: Eguzkik, manifestuaren sinatzaileetako bat izanik, dei egiten du espresuki igandeko manifestazioan parte hartzera.
-
Bulebarra HERRITARRON PLAZA bihurtuta, kanpaina berri bati ekingo dio larunbatean Donostia Defendatuz-ek
2024-04-24Donostia Defentatuz koordinadorak gaur goizean eskainitako prentsaurreko baten bidez jakinarazi du larunbatean, hilak 27, Bulebarra HERRITARRON PLAZA bihurtuko duela. Izan ere, bertan, egun osoko egitarau mamitsua antolatu dute. Larunbateko ekimena maiatzaren 26an manifestazio batekin burutuko den kanpaina berri baten hasiera izango da. Manifestazio horren lema DONOSTIA DEFENTATUZ: HIRI BIZIGARRIAREN ALDE! Izango da. Manifestazioak badu orain dela urtebete egin zen aurrekari arrakastasu bat.
-
Eusko Jaurlaritzak eta ingurumen ministerioak, azkenean, Hegoaldeko Trenbide Saihesbidea eraikiko dute Gorostitzako biaduktoa barne.
2024-04-21Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak baino hiru egun lehenago, Ingurumen Ministerioak behin betiko oniritzia eman dio Hegoaldeko Tren Saihesbidea (HTS) eraikitzeko proposatutako ibilbideari.
-
Donostia, SOS Manteo. Apirilak 15, astelehena: dokumentala+solasaldia
2024-04-09SOS Manteo. Datorren astelehenean “De interés general: un barrio por un parque” dokumentalaren proiekziora gonbidatzen zaituztegu. Bertan, Madrilgo Chamberí auzoko auzotar batzuek berdegune publiko bat berreskuratzeko izandako borroka kontatzen da, eta nola auzitegiek arrazoia ematea lortu zuten. Irakurri argudioa eta ikusiko duzue gaiak antzekotasun handiak dituela Manteorenarekin.
Bisita Kontadorea






