“Erraustegia = Klima aldaketa”: ostiralean, abuztuak 16, kalejira Donostiako Aste Nagusian
2019-08-15
Partekatu - Compartelo
Erraustegiaren kontrako Mugimenduak kalejira egindo gu bihar Donostiako Aste Nagusian “Erraustegia = Klima aldaketa” lemapean. Eguzkikooi lema bikaina iruditzen zaigu. Izan ere, diskurtso globalak guztiz beharrezkoak dira, jakina, baina alferrikakoak baldin eta tokian toki aplikatzen ez badira.
Asensio, “greenwashing-aren Maradona”
Kalejirak hainbat politikoren hipokresia salatzeko ere balio izango du. Horra hor Gipuzkoako Ingurumen diputatu Jose Ignacio Asensio. Batetik, klima aldaketarekin kezkatuta balego bezala agertzen da, herri-mugimenduaren eslogan ezagun bat daraman elastiko batekin jantzita eta guzti. Bestetik, ordea, erraustegia sustatzen du, eta erraustegia, martxan jartzen bada, datozen urteetan berotegi efektuko gasen sortzaile nagusietako bat izango da Gipuzkoan.
Ez da harritzeko Asensio gero eta leku gehiagotan “Greenwashing-aren Maradona” bezala kontsideratzea. Izan ere, berdez mozorrotutako hipokresiaren txapelduna da.