Albistea

  • Txingurri errekako saneamenduak osatu gabe jarraitzen duela agerian utzi du isurketa batek

    2019-09-25
    Partekatu - Compartelo

    herrera2Atzo isurketa batek txuriz tindatu zituen Pasaiako badiako urak Herrera partean. Kutsaduraren kontrako barrerak zabaltzera iritsi zen Portuko Agintaritza.

    Ez omen dago jakiterik isurketa zehatz-mehatz non egin zen, baina bai badiara Txingurri errekatik behera iritsi zela. Kontuan izan behar da Txingurri errekak oraindik Altzako, Larratxoko eta Herrerako ur zikin asko biltzen dituela eta, Donibanerekin batera, badian saneatu gabe geratzen den puntu nagusietako bat dela.

    Are gehiago, Txingurri errekako isurien ondorioz, Herrerako uren kalitatea Pasai Donibanen edota Oiartzun ibaiaren bokalean bertan baino txarragoa da. Honi dagokionez, EAEko uren kalitatearen segimendu sarearen azken txostenean, zehatz-mehatz 255. orrialdean, honako mapa argigarri hau ikus daiteke:

    Pasaia_2018Txingurrin saneamendu lan garrantzitsuak egin ziren 2007. eta 2008. urte bitartean, baina, esan bezala, Altzako, Larratxoko eta Herrerako isuri asko bildu gabe geratu ziren. Beraz, Txingurrik isuriak etengabe garraiatzen ditu badiara, nahiz eta atzokoa, batez ere koloreagatik, ikusgarriagoa izan zen.

    Noizko behin betiko saneamendua Txingurri errekan? Egia esan, Donibaneko sanemaenduarekin zer gertatzen ari den ikusita, hobe eserita itxoiten badugu, ezta?

    EGUZKI, 2019ko iraila

    Barrera anticontaminación para contener el vertido.

    Kutsadura mugatzeko barrera ipini zuten.


    Partekatu - Compartelo