Albistea

  • Eguzkik Txalon erreka garbitu du, “Azkoitti garbixe” kanpainari ekarpen bezala

    2020-02-12
    Partekatu - Compartelo

    txalonArgazkian ikus daiteke Azkoitiko Txalon errekatik Eguzkik ateratako zaborra. Salpuespenak salbuespen (patinetea kasu), zabor horiek guztiak jendeak lurrera bota eta haizeak bultzatuta iritsi dira errekara. Ikus bideoa:

    https://www.youtube.com/watch?v=apuL2iSOHCY

    Txalongo garbiketaren bidez, Eguzkik bere hondar alea jarri nahi izan du Udalak “Azkoitti garbixe, etxie bezelaxe” izenpean antolatutako kanpainan. Izan ere, kanpaina hori babestu egin du Eguzkik.

    Kanpainaren bi gauza nabarmendu nahi ditugu. Lehenengoa da alde ekonomikoa ukitzen duela. Nolanahi botata uzten diren zaborrak biltzera derrigortuta dago Udala. Horrek gastu bat suposatzen du, eta horretan gastatutako dirua ezin da beste beharretara bideratu. Hau da, zaborrak lurrera botatzea dirua lurrera botatzea adina da. Eta lurrera botatzen dugun diru hori ezin da beste beharretara bideratu. Nabarmendu nahi dugun bigarren gauza da Udalak berriro burdin-sarea jarriko duela Urola ertzeko barandaren azpian, plastikoak-eta errekara eror ez daitezen.

    EGUZKI, 2020ko otsaila


    Partekatu - Compartelo