Zigarrokinei aurre egiten hasteko Eguzkiren mozioa onartu du Barakaldoko Udalak
2020-06-27
Partekatu - Compartelo
Tabako-zigarrokinen bilketa errazte aldera, hautsontzidun paperontzi erabilera anitzekoak jartzeko onartu zuen ostegunean Barakaldoko Udalak, aho batez onartu ere, Egukik proposatutako mozio bati jarrituz.
Pozik gaude, nahiz eta Udalak onartu zuen mozioa ez zen zehatz-mehatz guk aurkeztutakoa. Izan ere, gobernuko alderdiek, EAJk eta PSOEk, “ukitu” egin zuten, noski. Nolanahi ere, proposatu genuena, funtsean, onartu egin da: hautsontzidun paperontziak jartzea, milaka zigarrokin lurrera joan daitezen saihesteko eta, horrela, zuhaitzak, ibaiak eta itsasoa bera kutsa dezaten saihesteko.
Hasieran proba bat egingo da (hain justu, horixe da gobernu-taldearen “ukitua”) eta, dena ondo bidean, hautsontzidun paperontziak udalerri osoan ezartzen joango dira, ingurumenerako hain kaltegarri diren zigarrokinak lurrera ez botatzeko bitartekoak jarriz. Gainera, sentsibilizazio-kanpaina bat egingo da, erretzaileei gogorarazteko, zigarrokinak lurrera botatzen jarraituz gero, zigortu ere egingo dituztela.
Eguzkik mozioa EH Bilduri eta Elkarrekin Podemosi esker aurkeztu ahal izan zuen. Haiei gure esker ona.
Zigarrokinak hondakin txiki baina arazo handi bat dira, horietako bakar batek hamar litro ur ere kutsa baititzake. Arazo hori bistaratzeko, joan den otsailean, Eguzkik, Plastic de Nastik eta No Más Colillasek koadrila bat bildu genuen Barakaldon eta, ordubete eskasean, 22.000 zigarrokin bildu genituen!
Joan den otsailean, kuadrilla batek, ordubetean, 22.000 zigarrokin bildu zituen Barakaldon!