Albistea

  • Arbaizenea garbitzeko eta haren balio historiko eta ingurumenekoak zaintzeko eskatu du Eguzkik

    2021-04-27
    Partekatu - Compartelo

    foto 1Arbaizeneako basoa garbitzeko eskatu dio Eguzkik Donostiako Udalari; izan ere, bertan eratutako kanpaleku bat hustu ondoren, ingurua hondakinez beteta geratu da (plastikoak, zabor-poltsak, arropa, koltxoiak, etab.). Horietako batzuek Morlanseko erreka estaltzen dute partzialki. Ikus bideoa:

    https://youtu.be/q0YxcCJE4vw

    Erreka horren gainean egin zuen Donostiak bere lehen ur-ekarria 1609an, eta oraindik ere geratzen dira bertan balio historikoa duten aztarnak; esaterako, bere baitan iturri bat duen etxola bat. Etxola honen goiko plaka hautsi egin da eta hura konpontzea premiazkoa dela iruditzen zaigu.

    Etxolak puskatuta dauka goiko lauza.

    Etxolak puskatuta dauka goiko lauza.

    INGURUA TXUKUNTZEKO PLANA LEHENBAILEHEN AKTIBATU EGIN BEHAR DA

    Bada proiektu bat, Lur Paisajistak enpresak idatzita, egun inolako babes legal edo funtzionalik ez duten aztarna historiko horiek txukun jartzeko. Baina Udalak ez du aktibatu, antza denez, diru-kontuengatik.

    Eguzkiren iritziz, premiazkoa da Arbaizeneako basoari balioa emango dioten proiektu hau eta beste batzuk martxan jartzea. Izan ere, baso honek oso denbora laburrean lursail handiak galtzen ari da, hainbat proiekturen ondorioz (Txampuene baserria eraistea eta “villak” eraikitzea; metroa; etxebizitza gehiago, etab.).

    Arbaizeneako basoa birika bat da Donostiarentzat, eta aisialdirako gune bat Morlans eta Amarako auzokoentzat; gainera, gorde beharreko kultura- eta ingurumen-ondare aberatsa du.

    EGUZKI, 2021eko apirila

    foto 5foto 2


    Partekatu - Compartelo