Erraustegiko isuri batek Arkaitzaerreka erre zueneko urteurrenean, ezer gutxi aurreratu dela salatu du Zubietatik eta Usurbildik abiatutako martxa batek
2021-05-09
Partekatu - Compartelo
Arkaitzerrekan bertan. Usurbilgo umeek pankarta ederra osatu dute.
Iazko maiatzean Zubietako erraustegiko amoniako isuri batek zeharo erre zuen Arkaitzerreka, eta bertako fauna guztia akabatu. Urtebete geroago, Zubietatik eta Usurbildik ateratako zutabeek bat egin dute gaur eguerdian Arkaitzerrekan bertan. Urtebete geroago erreka leheneratzeko eta erantzuleak zigortzeko aurrerapauso apartekorik egin ez dela salatzea izan da helburu.
Hemen, berriz, bukaeran irakurritako testua. Merezi du.
ARKAITZERREKAN AIPATZEKOAK
Orain dela urtebete isuria izan zenean, lehen erreakzioak: ardurak ukatu eta URAko behatzaileei sarrera debekatu. Instalazio honetako kudeatzaileek daukaten inpunitatearen adierazle argiak dira. Gardentasuna hitzez saltzen digute, praktika ilunak ezkutuan egiteko baimen legal guztiak eskura jarri zaizkienean.
Herri ekimenak jarri zuen mahai gainean gertatutakoa, eta horrek, horrek bakarrik, behartu zituen gezurtiak atzerapausoak ematera, egindako delitua aitortzera, Arkaitzerrekako bizitza akabatu zutela esatera.
Zubietatik abiatu den zutabea.
Merke eta erraz zuritzen dituzte hauek euren delitu eta ardurak. Gure diruarekin poltiskoak betetzen hasita dagoen hor goiko enpresa horrek, Ekondakinek, berriro ez gertatzeko, kamioi-gidari “kirten” horri esan omen dio nola egin behar diren mangerarekin lanak, eta eragindako kalteak “barkatzeko” 45.000 euroko zigortxoa ordainduz, bere borondate ona agertu omen du.
Aingirak hilda ikusi ez bagenitu, auskalo zenbat isuri geiago egiten jarraituko zuten. Izan ere, isuriak eginak zituzten lehenago ere, baina froga nabarmenik ez ezegoenez… Eta, zapla!, halako batean erreka erretzera iritsi ziren arte. Azken isuri hark hiru egunetan jarraian 2.200 metro kubiko errekaratu zituen.
Guztiona den natur-ondarearen zaintzaren ardura daukaten erakundeek ere, URA agentzia eta Jaurlaritzako Ingurumen Saila kasu honetan, informazioa ukatzen ari zaizkigu. Hiru aldiz eskatu dizkiegu gai honekin lotutako agiriak, eta ez digute erantzun ere gin. Bereziki Ingurumen Sailak GHKri ireki zion espedientea zertan den jakin nahi dugu. Ingurumen-baimenen titularra GHK da, eta hemengo kalteak konpondu gabe daude.
Usurbilgo zutabea.
Gertatutakoa ikertzeko ez zuen kezkarik azaldu Ertziantzak, baina, hori bai, egonezina agettu zuen Guadri Zibilaren Sepronakoek ikerketa abiatu zutela jakin zuenean.
Urtebete behar izan du Fiskaltzak, herri eragileok jarri genuen salaketaren ebazpen bat argitaratzeko. Oraingoz, ardurak izan ditzakeelakon, GHK ikertuko duela esan du. Erne egongo gara.
Oraindik fruntzionatzen hasi berri da erraustegia, baina jada sutea, eztanda, isuriak… Hauek kanpotik nola edo hala jakitera iritsi garenak, auskalo zer gehiago gertatu den guk ez dakiguna, eta etorriko direnak.
Hobeak diren alternatibei kasu ziplitzik egin gabe eraiki duten erraustegi honek, hiri hondakinen arazoa konpundu ez, eta ingurumena hondatzen duten kalteak pilatzen jarriatzen du.
Birziklatzea hobetzeko omen da erruastegia, baina egia berdaderoa da gehien biziklatzen duten herriak herri arduragabeek baino gehiago ordaintzera zigortzen dituela.
Bukaerako testu-irakurketa.
Hiri hondakinak bakarrik eta Gipuzkoakoak soilik erretzeko izango zela esan ziguten, baina ahaztu zaie. Orain, diru publikoarekin ordainduko diren labeetan auskako nongo hondakin industrialak ere bertan erreko direlako, paparra eterata dabiltza Gipuzkoan gobernatzen duten erregimeneko lobby industriala eta PNV-PSOE tandema.
Ez dago kutsatzeko arriskurik, etengabe kontrolatuta egongo dira tximiniako isuriak!, esaten ziguten. Eta orain hori ere gezur hutsa dela badakigu, urtean eurek aukeratutako 24 ordutan bakarrik kontrolatuko dira.
Estalki moduan jarri dioten izenak berak, Gipuzkoako Ingurumen Guneak, benetako egia ezkutatzen du: bere praktikan Gipuzkoako Ingurumena hondatzeko gunea baita.
Bitartean, orain arte bezala, gure esku dagoen guztia egiten jarraitu behar dugu, hor goian eraginten ari den kutsadurak sortzen dituen ingurumen kalteak kontrolatzen, eta horien eta horien emaitzak publiko egiten.
Sekula santan martxan jarri behar ez zuten errustegia gelditu arte!