Bardeako poligonoaren aurkako mobilizazio berriak, lehenengoa bihar bertan, Iruñean
2021-05-27
Partekatu - Compartelo
BardeaLibre kolektiboak elkarretaratzea deitu du biharko, maiatzak 28, 19:00etan, Espainiako Gobernuak Iruñean duen Ordezkaritzaren aurrean, aste honetan Bardeako ingurune naturalean berriro egiten ari diren maniobra militarrak salatzeko.
Datorren ostegunean, ekainak 3, 20:00etan, ekitaldia antolatu dute Tuteran, Ebroko zubian, Gladys del Estalen omenez. Eta 26an, Bardeako poligono militarraren kontrako martxa egingo da.