Albistea

  • Garaia da erabilera bakarreko plastikozko produktuekin amaitzeko

    2021-07-12
    Partekatu - Compartelo

    20210712_115313
    Itsasoak kutsatzen dituzten hondakin guztien %43 erabilera bakarreko produktuak dira.

    Erabilera bakarreko plastikozko produktuak dira mahai-tresnak eta platerak, lastotxoak, kotoi zotzak, edari irabiagailuak, puxika-makilatxoak, janari edo edarientzako poliestireno hedatuko ontziak eta dosi bakarreko eta birziklagarriak ez diren kapsulak.

    Uztailaren 3tik aurrera ezin izango da saldu horrelakorik Nafarroan, hondakinei buruzko foru lege aitzindari bati esker.

    Eguzkiko kideoi txalotzekoa iruditzen zaigu arazo larri honen aurrean Nafarroako Gobernuak hartu duen erabakia, pauso garrantzitsua da, ausarta bezain desiratua; izan ere kontuan hartu du Europar Batasunak gai honen inguruan 2019an egindako Zuzentaraua. Gainerako administrazioek Nafarroako eredua jarraitu beharko lukete. Zeren zain daude?

    Hondakinen arloan lan asko dago egiteko oraindik gizarte iraunkor eta osasuntsu bat lortzeko bidean, eta kasu honekin lotuta, hurrengo pausoa eta erronka izan beharko litzateke formatu kutsakor hori ekoiz dadila debekatzea, itsasoan ez ezik, gizakion osasunean ere eragin oso kaltegarriak dituelako.


    Partekatu - Compartelo