Isurketa hori da Eguzkik aurten errio-zati berean ezagutu eta salatu duen seigarrena, baina pentsatzekoa da gehiago ere egon direla, noski.
Honako irudi hau otsailaren 20an ateratakoa da, Loiolako kuartelen parean:
Honako hau, berriz, apenas 6 egun geroago, otsailaren 26an:
Honako hau, ekainaren 7an:
Honako hau, berriz, ekainaren bukaera aldean ateratakoa da:
Udalak esan zuen hor ikusten den orban beltza aspaldi “abandonatutako” eta “ustekabean” iraulitako bidoi baten ondorio izan zela. Hau da zehatz-mehatz nondik etorri zen ezagutzen den isurketa bakarra, guk dakigula, behintzat. Ez dakigu, ordea, zigorrik ezarri ote den.
Eta honako argazki hau, azkenik, uztailaren 27koa da:
Bada isurketa hauen guztien iturburua aurkitzeko garaia eta, batez ere, bada horiekin guztiekin bukatzeko garaia.
Bitartean, isurketok salatzen jarraitu behar dugu. Salaketa ezinbestekoa da agerian uzteko hemen ingurumen-arauak inolako zigorrik gabe urratzen ari direla eta, are gehiago, delitu ekologikoak egiten ibiltzea ere oso litekeena dela. Horregatik, Urumean edo beste edozein erreka, ibai edo erriotan horrelako isurketa bat ikusten duten herrritarrak animatzen ditugu LEHENBAILEHEN 112 larrialdietako telefonora deitzera. Gero, nahi badute, Eguzkirekin (edo alor honetan lan egiten duen edozein elkarterekin) harremanetan jar daitezke, eta gu saiatuko gara salaketaren berri ematen eta jarraipena egiten. Baina 112ra lehenbailehen deitzea funtsezkoa da.