Albistea

  • Eguzkik Getaria eta Zarautz arteko oinezkoentzako pasealekuan baranden azpian hondakinen kontrako babes-neurriak jartzeko eskatu die udalei

    2022-02-22
    Partekatu - Compartelo

    Gorriz inguratuta, musuko bat. Itsasoan bukatzea denbora-kontua baino ez da.

    Gorriz inguratuta, musuko bat. Itsasoan bukatzea denbora-kontua baino ez da.

    Eguzkik Getariako eta Zarauzko udalei eskatu die pasealekuko barandak aprobetxatzeko, behealdean hesi gisa balioko duten saretak jartzeko eta hondakinak itsas sisteman buka ez daitezen, besteak beste, tabako-paketeak, hura biltzen duten plastikoak, zigarrokinak, musukoak, paperezko ezpainzapiak, plastikozko poltsak, plastikozko botilak, azukre, karamelu eta snack-bilgarriak, eta abar.

    Gure lurraldeko ibai eta errekei begira denbora pixka bat ematen badugu, ikusiko dugu ibaiertzetan hondakin asko pilatzen direla. Egunero, modu batera edo bestera, gure kaleetan amaitzen diren berberak dira, eta haizearen indarrak egiten du gainerako lana (Inozoak bagina bezala esango genuke ibai eta erreketan aurki dezakegun hondakin solidoengatiko kutsadura arazo guztia zeharka iristen dela: horietako askoren isurketa zuzenak oraindik errealitate bat dira 2022an).

    Gipuzkoako herri askotan, hiriguneetan, ibai eta erreken ondoko barandak aprobetxatuz industrialde eta bidegorri batzuk barne, sareta horiek jarri dituzte (zulatutako txapa galbanizatuak). Bistakoa denez, kasu honetan txapa bat jartzea ez da egokiena, salitreak berehala korrituko bailuke.

    Kanpaina erraz honek lelo honi erantzuten dio: sortu gabeko hondakina da hondakinik onena, garapen jasangarria bultzatuz eta ingurumenari ahalik eta kalte gutxien eraginez. Gure ibaietan eta, ondorioz, itsasoan sortzen duten arazo handiari dagokionez, zalantzarik gabe, hondakinik onena uretako ekosistemetara iristen ez dena da.

    Oinezkoentzako bide horretan 40 minutu inguruko ibilaldia egitea nahikoa izan da ibilbide hori arazo horretatik kanpo ez dagoela egiaztatzeko. Getariako herritik oinez hastea erabakitzen badugu, barandak hasten diren tokitik, 13 metrora, lehenik eta behin 2 snack bilgarri ikusiko ditugu, eta haien ondoan musuko bat. Oinez jarraituz gero, metro gutxira ere bai; plastikozko poltsa bat eta beste musuko bat. Bainu publikoen aurrean jartzen bagara, Zarautzera iritsi baino 750 metro lehenago, 50 metrotan, harrizko irtengune txiki batzuk daude itsasoari begira. Hor ere, hondakinak ikusiko ditugu, ortuen artean: tabako-zigarrokinak, gozoki-plastikozko bilgarriak, freskagarri-potea, ur-botila txiki bat eta 2 musuko higieniko, aldez aurretik barandaren azpitik sartu direnak, zalantzarik gabe.

    Plastikozko poltsatso bat. Saretek horrelako hamaika hondakin itsasoan bukatzea eragotziko lukete.

    Plastikozko poltsatso bat. Saretek horrelako hamaika hondakin itsasoan bukatzea eragotziko lukete.

    Azken hondakin horiek inolako zailtasunik gabe kendu genitzakeen, baina gure gogoz kontra, ez dugu egin, nahi duen edonork ikus ditzan. Baranda horien azpitik itsasora hondakinak iristen direla egiazta badezakegu, da, lehen aipatutako hondakin guztiak landaretzaren artean harrapatuta geratu direlako. Pasealekuaren gainerakoan ez dago horren frogarik, baina horrek ez du esan nahi iristen ez direnik, baizik eta ez dagoela itsasora iristea oztopatzen duen landaretzarik. Era berean, ibilbide osoan tabako-zigarrokinak ikusi ditugu baranden azpian, baita snack bilgarri bat ere.

    Adierazi behar da sareta horiek ibai, erreka eta itsas eremuan pasealekuen ondoko baranda guztietan jartzea, prebentzio- eta babes-neurri gisa, Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako Zabor Dispertsiarren Inbentarioan jasota dagoela, jakitun baitira zaborrak itsas ingurunera isurtzea handitzen ari den arazoa dela eta Bizkaiko Golkoa ez dela arrotza. Era berean, Aldundiak, aurtengo otsailaren 14an, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 2021eko maiatzean egin zuen bezala, diru-laguntzen lerro bat argitaratu zuen, besteak beste, zaborrak kontrolik gabe isurtzea eragozten duten horrelako elementuak jartzeko.

    Horregatik guztiagatik, Eguzkik prebentzio- eta babes-neurri horiek instalatzeko eskatu die Getariako eta Zarauzko udalei, bien eskumena baita. Era berean, eskatu dugu ibai-sistemen inguruetan eraikuntza eta/edo birmoldaketa berriak egiten direnean, hala nola poligonoak, bidegorriak, errekak eta itsas eremuen ondoko pasealekuak (kasu honetan bezala), saretak instalatzeko edo/eta kontratatzeko baldintzetan (edo pleguetan) integratuta geratu behar dela, gai horiekiko gero eta sentikorragoa den gizarte baten nahiarekin bat etorriz.

    Eguzki, 2022ko otsailean


    Partekatu - Compartelo