Albistea

  • Zigor-espedienteak ireki zaizkio Kanarietan turistak baleak ikustera eramaten dituen enpresa bati, Eguzkik salaketa jarri ondoren

    2022-11-09
    Partekatu - Compartelo

    Argazki hau Poliziak kasu honi buruz argitaratu duen prentsa-oharretik hartu dugu.

    Argazki hau Poliziak kasu honi buruz argitaratu duen prentsa-oharretik hartu dugu.

    Kanarietako Poliziaren Kidego Orokorrak, Eguzki talde ekologistak emandako informazio baten ondorioz, zigor-espedienteak ireki ditu La Palman turistei baleak ikusteko ontzi irteerak eskaintzera dedikatzen den enpresa baten kontra.

    Eguzkik jaso zuen informazioaren arabera, irteera horietan zetazeoak behatzeko indarrean dagoen araudia zeharo urratzen zen. Izan ere, itsasontziek zetazeoak ingutratu eta estutzen zituzten, berezoek argazki gehiago eta gertuagotik ateratzeko aukera izan zezaten. Hori erabat debekatuta dago.

    Eguzkiren lan-esparrua Euskal Herria denez, informazioa Kanarietako erakunde ekologistaren bati helarazteko asmoa genuen, hark bideratzeko, baina, horretan hasi orduko, aholkatu ziguten zuzenean Kanarietako Poliziaren Kidego Orokorrarekin harremanetan jartzeko, eta halaxe egin genuen.

    Poliziaren Ingurumen Taldeak ikuskapen bat egin eta egiaztatu ahal izan du gure informazioa zuzena zela. Hori dela eta, bi zigor-espediente ireki ditu, bata zetazeoak behatzeko araudia urratzeagatik eta bestea aurkitutako beste arau-hausteengatik.

    Eguzki, 2022ko azaroa

    Ikuskapen-operatiboaren argazki bat, hau ere Poliaziaren prentsa-oharretik ateratakoa.

    Ikuskapen-operatiboaren argazki bat, hau ere Poliaziaren prentsa-oharretik ateratakoa.


    Partekatu - Compartelo