Albistea

  • Igandean Zurriolan mobilizatzeko deia egin du GuraSOSek

    2022-11-24
    Partekatu - Compartelo

    poster-manifestacion-nov272022Gogoratzen duzue kontatzen zigutenean erraustegia (ia-ia) makina perfektua izango zela –“azken teknologia”, esaten zuten– eta ez zuela ezer ere kutsatuko –“zirkuitu itxi bat bezalakoa izango da, estankoa”, nabarmentzen zuten–? Bada, gezurra zen. Martxan jarri bezain pronto, zuloak agerian geratzen hasi ziren, esaterako, Arkaitzerrekan. Orain, berriz, sinistarazi nahi digute dena ondo doala, baina ahoa irekitzen duten aldiro, ezetz geratzen da agerian, eta batez ere errealitateak agerian utzi du ziria sartu nahi digutela.

    Gauzak horrela, datorren igandean, hilaren 27an, 12:00etan, Kursaalean, protesta-ekitaldi batean parte hartzeko deia egin du GuraSOSek. Eguzkiko kideok han izango gara.


    Partekatu - Compartelo