Manifestazio ederra gaur eguerdian, GuraSOSek deituta, Zurriolan egin dena, erraustegiaren kutsadura salatzeko eta jarduera gelditzeko, behin-behinean bada ere. Ez, oraingoan ere ez dute jaramonik egingo, baina ez gara nekatuko saldu ziguten “milagro teknologikoa” herren dabilela salatzen, gure bizimodua etengabe kutsatzen dutela salatzen.
Noaua aldizkariaren honako bideo honetan bukaerako hitzaldiaren zati bat aurkituko duzue: