Urumeara hondakinak botatzeagatik pertsona bat atxilotu izanak indartzen du, gure ustez, erakundeek errioaren zaintza areagotu egin behar duten ideia
2023-04-30
Partekatu - Compartelo
Donostiako Udaltzaingoak 63 urteko gizon bat atxilotu eta Urumeara, zehatz-mehatz Mundaiz eta Maria Kristina zubien artean, hainbat zabor botatzea leporatu dio:
Izan ere, gizon hau omen da iazko urtarrilean Eguzkik salatu zuen urpeko zabortegiaren ustezko egilea. Udalak era guztietako hondakinak atera zituen zabortegi hartatik; guztira, zazpi tonelada baino gehiago.
Egia esan, Eguzkikooi kosta egiten zaigu sinestea pertsona bakar batek, bizikletaz, hondakin horiek guztiak botatzea. Nolanahi ere, gure ustez kasuak agerian uzten du erakunde publikoek arreta gehiago eskaini behar diotela Urumearen zaintzari. Eta halaxe esan dugu zenbait komunikabidek gure iritzia eskatu duenean: