Albistea

  • Katuarrain pilo bat hilik, Getariako portuko bokalean

    2023-05-01
    Partekatu - Compartelo

    katuarrainakGetariako portuko bokalean katuarrain pilo bat hilik aurkitu dute gaur goizean Buceo Donostiko kideek, irudiotan ikus daitekeen bezala:

    Katuarraiak hilik Getarian. – YouTube

    Marrazo txiki hauek ontziren batetik arrantzatu ondoren, berriz ere itsasoratu dituzte porturatu baino lehen, hilik baina, neurri egokirik ez zutelako edo interes komertzial handirik ez zutelako. “Arrantza-bazterkinak” berriz ere uretaratzea praktika jasangarria ez izan arren, guztiz ohikoa da. Izan ere, orain dela bi urte justu, kasu berdin bat salatu genuen Pasaiako portuko bokalean, orduan ere Buceo Donostik agerian utzitakoa.

    Eguzki, 2023ko Maiatzaren Lehenean


    Partekatu - Compartelo