Albistea

  • Ertzaintzaren Akademiatik gasolio-isuri berri bat egin dutela salatu du Zadorra Bizirik plataformak

    2024-01-19
    Partekatu - Compartelo

    Ertzaintzaren akademiatik 2018an egindako isuriaren irudi bat. Iturria: Hordago/El Salto

    Zadorra Bizirik-ek salatu du Ertzaintzaren Arkautiko akademiatik gasolio-isuri berri bat egin dutela. 2002an, 2017 eta 2018an ere antzeko isuriak gertatu ziren eta horrek, plataformak nabarmendu duenez, agerian uzten du akademiak urte hauetan guztietan ez duela isuri hauek kontrolatzeko neurri egokirik hartu.

    Zadorra Bizirik-en salaketa-agiria gaztelaniaz soilik irakur daiteke oso-osorik. Irakurri nahi baduzu, webgune honetan bertan aurkituko duzu, gaztelaniazko bertsioan.


    Partekatu - Compartelo