Albistea

  • Isuri kutsakor berri bat Agurainen eta instituzioen erantzun-falta salatu ditu Zadorra Bizirik-ek

    2024-01-22
    Partekatu - Compartelo

    Zadorrak Bizirik plataformak isuri kutsakor berri bat salatu zuen atzo arratsaldean, Agurainen. Isuriak arrain asko hil zituen, beraz, ustezko delitu baten aurrean gaude. Hala ere, instituzioen partetik, batez ere Ertzaintzaren partetik, erantzun-falta nabaria izan zen, Zadorra Bizirik-ek salatu duenaren arabera.

    Esteka honetan, bideo bat:

    Vídeo: Zadorra Bizirik denuncia un vertido en el río Eguilor en Agurain que ha causado la muerte de peces (eitb.eus)

    Zadorra Bizirik-en salaketa osoa, berriz, gaztelaniaz bakarrik irakur daiteke. Albiste honen gaztelaniazko bertsioan aurkituko duzu.

    Gogoan izan Aguraingo hau ez dela Zadorra Bizirik-ek azken egunotan salatutako isuri bakarra. Izan ere, joan den astean Ertzaintzaren adademiatik bertatik eginiko gasolio-isurketa bat salatu zuen.


    Partekatu - Compartelo