elikadura-burujabetza
-
Natura Leheneratzeko Araudiaren inguruko ekimena
2024-09-12Natura Leheneratzeko Legearen onarpena dela eta, Baso Biziak, Egurra eta Kandela baserritar ekintza, Denon Berdeguneak, Ekologistak Martxan eta Eguzki harremanetan egon gara, eta harreman horien ondorio da hemen aurkituko duzuen dokumentua, non Jaurlaritzari zuzendutako hainbat eskaera biltzen diren. Dokumentuarekiko atxikimendua emateko epe bat ireki da, printzipioz, irailaren 23ra arte.
-
Maiatzaren 25ean Kanbon 12 ordu lurraren alde
2024-05-16Enblematikoa bilakatu den Marienia Ipar Euskal Herri osoarentzat desafioa da laborantza lurren artifizializazioa gelditzeko. 2024 izanen ote da lur emankor horien gaineko Bouygues-en proiektu suntsitzailea bertan behera utziko duen urtea ? Gure mobilizazio eta antolaketa gaitasunak dio galderari erantzunen. Argi da indar handiak mobilizatu beharko ditugula multinazionalaren proiektua geldiarazteko.
-
Elikagaien subiranotasunaren eta eredu agroekologikorako trantsizioaren aldeko manifestazioa Iruñean
2024-04-22Nafarroako dozena bat nekazari entitatek elikadura subiranotasunaren aldeko eta nekazaritza eredu industrialaren aurkako deia egin dute Nekazari Borrokaren Nazioarteko Egunean. Datorren larunbatean, apirilaren 27an, Iruñean egingo den mobilizazio sozialerako deia egin dute, ehundik gora gizarte erakunderen babesarekin.
-
Kanboko Marieniko lurrak defendatzeko konpromisoa, artifizializazio preiektua bertan behera utzi arte.
2024-03-052024ko martxoaren 12an, OSTIA* sareko lau militante epaituak izanen dira Baionako auzitegian. 2022ko abenduan, Angeluko Bouygues multinazionalaren lokalean, Kanboko Marienia eraikuntza preyktuaren maketa bat andeatzea leporatzen diete.
Hogeita bost bat pertsonak burutu ekintza hau dinamika zabalago batean kokatzen da. Marieniako ordokiko lurrak laborantzako balio handikoak dira, eta behin artifizializatuz gero, betiko galduko dira eta ez dira elikagarriak izanen. -
Vitoria Solar 1 eta 2 makroplantak baimendu ditu Jaurlaritzak, berak proposatu duen Energia Berriztagarrien Planaren arabera legez kanpokoak liratekeen arren
2024-01-18Vitoria Solar 1 eta 2 parke fotovoltaikoen proiektuei aurreneko administrazio-baimenak eman dizkio Jaurlaritzaren Industria sailak. Proiektu horien bitartez, 90.048 eta 90.074 eguzki-panel ezarri nahi dituzte Gasteizen, Burgelun eta Arratzua-Ubarrundian. Guztira, 49,9 eta 49,99 megawatteko potentzia. Kontua da panel horiek guztiak nekazaritza-lursail emankorretan ezarri nahi dituztela. Eta hori, gaur egun Jaurlaritzaren beraren ekimenez izapidetzen ari den Energia Berriztagarrien Plan Sektoriala onartuta balego, legez kanpokoa litzateke. Hau da, Jaurlaritzak Solar 1 eta 2 bezalako kasuetan jokatzeko modu bat proposatzen du, baina, bitartean, guztiz kontrakoa egiten du.
-
Nafarroako makrogranjen aurkako plataforma beldur da Valle de Odietaren aurkako prozesu judiziala ez ote den itxiko erantzukizunik argitu gabe
2023-11-08Makrogranjen aurkako Nafarroako Plataformak Valle de Odieta eta HTN enpresen aurkako prozesu judiziala aurkeztu du prentsaurrekoan. Bi enpresa hauek Caparrosoko makrogranjarekin lotuta daude, balizko ingurumen-delitu bat dela eta. Plataformako kide diren talde eta pertsonek jakitera eman nahi izan dute instrukzio fasea amaituta, Tafallako epaitegiek erabaki behar dutela epaiketaren instrukzioarekin jarraituko duten ala ez. Plataforma beldur da auzitegiek auzia artxibatzea erabakiko ote duten.
-
Valle de Odieta eta HTN Caparrosoko enpresek kutsatzen jarraitu zuten 2022an
2023-09-28Atzo deklaratu zuten Tafallako Epaitegian HTNko zuzendariek aurretiazko eginbideetan, 2021eko otsailean eta martxoan Valle de Odieta makrogranjaren eta HTN biometanizazio plantaren inguruan izandako kutsadura gertakari larriengatik. Gertakari honen ondorioz, Aragoiko eta Argako Behe Tarteetako Kontserbazio Bereziko Eremua larri kutsatu zen.
Hala ere, hau ez da enpresa hauen kudeaketaren inguruan jazo den gertaera larri bakarra. -
Apirilaren 22an, larunbata, Iruñean manifestazioa deitu du Baztango Erdiz Bizirik! Plataformak
2023-04-20Apirilak 22 larunbatean, Baztango ERDIZ BIZIRIK! plataformak manifestazioa deitu du Iruñean, Erdizko mendi-lurretan (Aldude-Kintoako mendialdean) Magnesitas de Navarra enpresak harrobi-meategi berria zabaltzeko duen egitasmoarekiko oposizioa adierazteko eta bertan behera utzi dadin eskatzeko. Mobilizazio hori arratsaldeko 17:00etan Iruñeko Antoniutti parketik abiatuko da, “LANDA EREMUAREN DEFENTSAN: LURRAREN OSASUNA, GURE ETORKIZUNA” lelopean.
-
Valle de Odieta enpresak Caparrosoko behi makroetxaldea handitu nahi du
2023-01-29Valle de Odieta enpresak, Caparrosoko behi-makrogranjaren jabe denak, dagoeneko oso handia den instalazioa are gehiago handitu nahi du. Horixe da, hain zuzen, Nafarroako Gobernuari aurkeztu dion eta honek, era berean, Sustrai Erakuntza fundazioari igorri dion dokumentaziotik ondorioztatzen dena, gerora jendaurrean jarriko dutelarik. Proiektu honen aurrean, alegazioak aurkeztu ditugu, argudiatuz egungo legediarekin ezinezkoa dela enpresa honek Caparrosoko makroetxaldeko abere-kopurua handitzea.
-
Manifestuari atxikimendua. Hurrats bat gehiago Nafarroa Elikadura burujabetzarantz eraikitzen.
2023-01-24Nafarroako Elikadura Burujabetzaren aldeko Manifestuari atxikita gaudenez, oraingoan Manifestua zabaltzeko eta atxikimenduak lortzeko ekimenaren berrie mateko jo dugu zuregana. Zenbat eta gehiago, hobe! Horregatik eskatzen dizugu saresozialetan, Sareko kolektiboetan, zure kontaktuen artean, ekimen hau zabaltzea. Elikadura Burujabetza, Nafarroako bazter guztietara iritsi dadin!
-
Caparroso Valle de Odieta makroetxalderen adiskidetze-ekitaldiaren aurrean jasotako babesekiko kontzentrazioaren komunikatua
2022-04-07Sustrai_Dakizuen bezala, 15 talde eta hainbat elkartetako pertsonak martxoaren 30ean, adiskidetzeko ekitaldi batera deituta izan ginen Valle de Odieta – HTN enpresaren eskutik. Hain zuzen ere, Caparrosoko makroustiategiaren eta Noviercasen aurreikusitakoaren jabea. Adiskidetze ekintza hau nahitaezko urratsa da prozesu penalean, eta horren ondoren, eta adostasunik ez badago, enpresak kereila bat jartzea erabak dezake, antza denez, iraingarriak eta/edo kalumnagarriak direlako kolektibo horiek irailaren 10ean argitaratu zituzten informazioak.
-
Elikadura subiranotasunaren aldeko manifestua Nafarroan
2022-03-02Azken 5 urteetan, Mugarik Gabe Nafarroa, ARREA, Mundubat eta IPES elkarlanean aritu dira agroekologiako eta elikadura-burujabetzako kolektiboekin, erakunde feministekin, ekoizleen erakundeekin, GKEekin, kontsumo-ekimenekin eta lurraldearen defentsarako ekimenekin, Nafarroan elikadura-subiranotasunerantz aurrerapausoak sustatzeko.
Nafarroako nekazaritzako elikagaien sistemara hurbiltzeko erradiografia bat egiteko beharra sortu zen, Nafarroako elikadura-subiranotasunean oinarritutako eredu baterako abiapuntua zein den eta, beraz, eman beharreko urratsak zein diren erakusten duen argazkia emateko. -
Ingurumen arloko elkarteek eta Gipuzkoako hondartza guztietako surflariek sinadura-bilketa hasi dute Donostian olatu artifizialak geldiarazteko
2021-05-27Antondegi Berdea-Olatuak Itsasoa kolektiboa osatzen duten ingurumen arloko elkarteek eta Gipuzkoako hondartza guztietako surflariek webgune bat eta bideo informatibo bat argitaratuta, sinadura-bilketa hasi dute, Donostiako Udala interpelatzeko eta honek Antondegin olatu artifizialen instalazio bat eraikitzeko duen proiektu polemikoa geldiaraz dezan eskatzeko.
-
Martzillako alkate Mario Fabori
2021-04-21Marcillako alkate-udalburua, Mario Fabo Calero (Navarra+), Caparrosoko HTN Biogás – Vaqueria de Odietako jarduera kutsatzaileekin zerikusia duten eskandalu berrien aurrean agertu da. Ohar batean, Natura 2000 Sareko “Aragoi eta Arga ibaietako behe tarteak” kontserbazio Bereziko Eremuetan (KBE) enpresaren isuriak aurkitu zirenetik egin dituen urratsak azaldu ditu.
-
Caparrosoko makrogranja buruzko informazio gehiago
2021-03-31Itziar Gómez Ingurumeneko sailburua pasabidera atera zen, Caparrosoko Valle de Odieta/HTN Biogás behi-aziendaren makrogranjako epaileak agindutako handitze-eskandalua eta Aragoi eta Arga ibaien azken tarteetan mindek egindako isuriak isilarazteko. Enpresa horren isurketen kontrol telematikorako neurriak iragarri zituen, eta Nafarroako Animalien Osasunaren Lege berri bat ere agindu zuen.