Albistea

  • Arrain ugari hilik, Orian

    2010-01-25
    Partekatu - Compartelo

    Barbo ugari hilik ikus daitezke Oria ibaian, Aliriko zubi parean, Zubietan, justu Donostia eta Usurbilen arteko mugan. Arrain handiak dira, berrogei eta berrogeita hamar zentimetro bitartekoak. EGUZKIkook argazki batzuk atera eta atxikita bidaltzen dizkuegu.

    vertido lejia Oria 2010jpg

    Ez da guztiz segurua, baina, itxura guztien arabera, hilketa hau lotuta dago astelehenean Urnietan izan zen istripuarekin. Produktu arriskutsuak garraiatzen zituen kamioi batek beste baten kontra jo eta, horren ondorioz, 10.000 litro lixiba isuri ziren. Horietatik asko Akan errekara joan ziren, Urumea bailarara, alegia. Beste batzuk, berriz, Ziako errekara, hau da, Oria bailarara. Bazirudien isuri kutsakorraren eragin nabarmenena Urumeakoan gertatuko zela, baina, antza denez, Orian ere uste baino kalte handiagoa izan da.


    Partekatu - Compartelo