Eguzkiren iritzia supersurra martxan jartzearen inguruan

Asteartean, hilak 6, Bilboko Hegoaldeko Saihesbidearen lehenengo fasearen, Bilboko Larraskitu eta Peñascal auzoak eta Trapagaran lotzen dituena, inaugurazio ofiziala izan zen.

bilbosupersur

            Bertara gerturatu ziren agintari publikoek, Itziar Garmendia Lan eta Garraio diputatua buru zutela, proiektu honen ustezko onurak gogoratu zizkiguten. Izan ere, errepide honek A-8an Bilboaldean egunero ematen diren auto pilaketak arinduko omen ditu. Sail honek egin duen aurreikuspenaren arabera, egunero A-8a erabiltzen duten 100.000 ibilgailuetako 23.700 hartuko baitu saihesbideak: 9.400 kamioi eta 14.300 auto.

 

Baina, ez dakigu benetan, aurreikuspen hau egiterako orduan eta proiektua goraipatzerako orduan honek dituen alderdi negatiboak kontuan hartu dituzten, esate baterako:

1. Supersur-rak ibilbide luzeko zirkulazioa hartzea du helburu baina, A-8ko erabiltzaileen %94ak errepide hau udalerri batetik bestera mugitzeko edota Metropoli-area abiapuntua eta amaiera duten desplazamenduetarako erabiltzen du. Beraz, autobide honek ibilgailuen mugimenduan izango duen eragina oso txikia izango da.

2. A-8aren arazoak hiriguneetako sarbideetan ematen dira. Beraz, errepide berri hau hartuta aurreztu dezakegun denbora hirietan sartzerakoan galduko dugu.

3. Bidesaria. Erabiltzaileek errepide hau erabiltzeko ordaindu beharko dute. Lanegunetan, ibilgailu arinek 1,08 euro ordaindu beharko dituzte tarte osoa (17.8 Km) egiteagatik.

4. Ibilgailu astunak. ibilgailu astunek eta salgai arriskutsuek ezingo dute A-8a erabili Bilbo inguruan: Kadaguako korridorearekiko lotunetik Larraskituko lotunera doan tartean eragingo du debekuak. Beraz, kamioiek bi aukera izango dituzte: Supersurra erabili, bidesaria ordainduz noski ala Txorierriko korridorea hartu hainbat kilometro gehiago eginez. Honek azken finean zer esan nahi du, kamioak saihesbide honetatik mugitzera behartuko dituztela, lanegun batetan 6,74 euroko gastua ekarriko diena.

Baina…garraiolariek kostu berri honi aurre egin ahal izango dute? Bidesari desberdinak, erregaiaren prezioaren etengabeko igoera eta errepideen erabileraren ondorioz sortutako bestelako zergak kontuan hartuta.

Neurri honek gainera, garraio-kostua igotzea eragingo du eta hau salgaiek helmugan izango duten prezioen igoeran islatuko da. Hau da, honek hiritarren poltsikoetan eragin zuzena izango du.

5. Inpaktuak ingurune fisikoan

Zonalde honek erliebe malkartsua du eta ondorioz, tarte hau egiteak ikaragarrizko kalteak sortu ditu ingurune naturalean.  Tarte honen 17,8 Km-etan 6 zubibide eta 5 tunel daude.

Proiektu honek natura-balio handiko zonaldeetan kalteak eragin ditu, adibidez: Barakaldoko Errekatxo auzoa, 200 metroko luzera eta bere punturik garaienean 32 metroko altuera daukan zubibidea zeharkatzen du, landa-ingurune hau erabat kaltetuz.

Goragoko maila batetan, egungo Euskal Herriko garraio politikak ingurumen-inpaktu handiak eragiten ari ditu. Izan ere, 1990-2002 tartean berotegi-efektua sortzen duten gasen isurpena %77 igo da, Kioto-ko Protokoloak gure lurralderako onartzen duena baino %500 gehiago.

            Alderdi negatibo hauez gain, saihesbideak eta bidesaridun errepideak ezartzea porrota izan denaren adibide batzuk aipatzekoak dira:

  • Artzandako Tunelak: gaur egungo erabilera maila agintariek egindako aurreikuspenaren %50-a baino txikiagoa da.
  • Madril: Lehenengo M30 eraiki zuten ondoren, M40, M45, M50 eta gaur egun M60-a egitearen proiektua dago, hau dena hogei urte baino gutxiagoko denbora tartean, eta pilaketak oraindik ematen dira.

Orain arte azaldutako oinarritzat hartuta, ondorengo galderak egiten dizkiogu geure buruari:

  • Proiektua bukatu ezkero (Osora 32 Km), bidesariaren prezioaren igoera emango da?

 

  • Nondik lortuko dute errepide hau egiteko, momentuz 900 miloi euro izan dira, eta mantentzeko beharrezkoa den dirua?

 

  • Agintariek kontuan hartu dute Supersur-rari eta A-8-ari paraleloki joango den Hegoaldeko Tren Saihesbidea?

 

Instituzio desberdinetako estatistikoek azaldu dezatela, zeintzuk dira maneiatzen dituzten datuak eta  jarraitzen dituzten irizpideak helburu berbera (A-8-a bere Bizkaiko tartean arintzea) duten 3 obra paralelo egiteko.

 

Benetan badago mugikortasuneko lurralde plana ala obra hau, diru publikoaren xahutzea interes pribatuen alde eta  baliabide naturalen suntsiketan oinarrituta dagoen politika ekonomikoaren beste adibide bat baino ez da?

 

Orain, behin sarraskia egina dagoela, instituzioek zonalde hau berriro kaltetuko duen AHT-a eraikitzea benetan beharrezkoa dela uste dute?

 

Honengatik guztiagatik, Eguzkik errepide honen hurrengo fasearen obrak gelditzea eta jadanik egindakoa doakoa izatea eskatzen du.

 

Bizkaia. 2011-09-08

Estramonio y sentido común

El reciente fallecimiento de dos jóvenes en Getafe, al parecer como consecuencia de la ingesta de estramonio, ha puesto a esta planta,
landareaestramonio02

que crece de manera silvestre con relativa facilidad, en el punto de mira de la opinión pública y también de la policía, que en algunos lugares se ha dedicado a arrancar cientos de ejemplares.

Que existan en la naturaleza especies potencialmente peligrosas para el ser humano no quiere decir que haya que combatirlas por principio. Del mismo modo en que apenas hay año en que la amanita phalloides no cause algo más que un disgusto y, sin embargo, no por eso se pone a la policía a rastrear y eliminar los ejemplares de esta seta que pueda hallar en el monte, tampoco debería encargársele hacer desaparecer de forma masiva el estramonio que crece de forma silvestre.

Por otra parte, no hay que perder de vista que esta planta, como otras muchas de nuestro entorno, es tan potencialmente tóxica como potencialmente medicinal, según se emplee. De hecho, la denominación en euskara que tiene entre nosotros, asma-belarra, es suficientemente elocuente sobre los fines con los que ha sido utilizada tradicionalmente en la medicina popular.

Que una tragedia como la de Getafe genere alarma social es comprensible, pero desde Eguzki consideramos que  las autoridades no deberían contribuir a alimentarla, sucumbiendo a la tentación de aparentar firmeza y eficacia a través de operaciones que sería muy poco razonable que empezasen a ponerse de moda. Nadie dice que sea fácil, pero aquí lo que hace falta es pedagogía y sentido común.

 

                                                      Eguzki