Erralderen aldeko manifestazioa abenduak 11 Durangon

Inoiz baino garrantzia gehiago hartuko du domeka honetako manifestazioak.
Erralde Zabalik! lemapean Bizkaiko baserritarrak, abeltzainak, harakinak eta kontsumitzaileak batu, udaletako arduradunekin batera Erralde hiltegia zabalik gura dugula aldarrikatuko dugu.

Manifestuarekin bat egin dutenak:

  • Karrantzako Udala
  • Muxikako Udala
  • Aulestiko Udala
  • Ibarrangeluko Udala
  • Mañariko Udala
  • Eako Udala

Mikel Ansoategi
Unzalu Salterain
Alberto Llona
Patricia Alvarez Rueda
Gorka Camara Hierro
Alberto De Abajo
Ritxar Alberdi Markina
Udane Zugaza-Artaza Uriondo
Karmele Beobide Urigoitia
Diana Anitua
Santi Serrano

Mugarik Gabeko Albaitariak / Veterinarios Sin Fronteras

erraldemanifestazioa

Portua garbitzeko proposamen zehatzak

EGUZKI TALDE EKOLOGISTAK ONDARROAKO PORTUKO ISURKETEKIN AMAITZEKO NEURRI ZEHATZAK ESKATU DIZKIE PORTU ZUZENDARITZARI ETA SUSTAPEN MINISTERIOARI

portu2-462x615

Urte asko daramatzagu Ondarroako portuko uretan egoten den zikina salatzen. Duela urte batzuk, ehundaka sinadura batu genituen herrian, portua garbi mantentzeko eskatzen zutenak.

Ahalegin horiek guztiak eginda ere, gaur da eguna Ondarroako portuan ura zikinduta agertzen dena, eguna joan eta eguna etorri.

Behin baino gehiagotan egon gara itsas komandantziako ordezkariarekin, eta portua garbi mantentzeko eman diren pausuak azaldu izan dizkigu. Aurrerapausoak eman dira bai legalki eta baita jardueren aldetik ere, eta komandantziako ordezkariaren borondatea ere ona da.

Baina, hala ere, portuko urek zikinduta jarraitzen dute. Gure ustez hau bi arrazoirengatik gertatzen da: bata, ez delako bitarteko ekonomiko eta pertsonal nahikorik ipintzen isurketak zaintzeko. Bestetik, legeetan aurreikusten diren neurriak ez direlako nahikoak.

Horregatik, erakunde horiei neurri konkretu hauek ezartzeko eskatzen diogu:

Itsasontzi batek gasoila hartu behar duenean, portuan lanean dauden zaindariak bertan egotea, zaintzen.
Itsasontziek gasoila hartzeko erabiltzen dituzten mangerek topeak edukitzea, itsasontziko gasoil tankea betetzean denean gasoilak gainez egin ez dezan eta uretara eror ez dadin.
Portuan kokatuta dagoen desguazeari tanke itxi bat egitea, gaur egun han sortzen diren zikinak zuzenean uretara joaten dira eta.
Portuan agertzen diren isurietan laginak hartu eta aztertzea, isuritakoa zer den eta nondik etor daitekeen jakiteko.

Neurri hauen baliogarritasuna neurtu ahala, beste neurri batzuk hartzen joan beharko gara, historikoa bihurtu den arazo hau konpontzeko. Hori lortuz gero, herritarren osasunak eskertuko luke, eta portuaren irudia ere hobetuko litzateke.

Neurriok hartzeko bitarteko ekonomiko eta pertsonal guztiak ipiniko dituztela espero dugu. Guk horretarako lanean jarraituko dugu

Ondarroako Eguzki talde ekologista
2011ko abenduan

Electos piden ante el Parlamento navarro la paralización del TAV

Parlamentarios y concejales navarros se concentraron ayer día 3 de diciembre, Día de Navarra, frente al Parlamento Foral para exigir la paralización del proyecto de TAV.

Parlamentarios y concejales navarros se concentraron ayer día 3 de diciembre, Día de Navarra, frente al Parlamento Foral situado en el Paseo de Sarasate para exigir la paralización del proyecto del tren de alta velocidad, por considerarlo insostenible desde el punto de vista social, económico y medioambiental. La concentración ha sido convocada por la Red de Elect@s de Navarra a favor del Tren y en contra del TAV, que en dos semanas ha recogido 180 adhesiones por parte de cargos electos en ayuntamientos y en el Parlamento a un manifiesto en contra del corredor navarro del tren de alta velocidad, cuyas obras han iniciado en las últimas semanas de una manera un tanto precipitadas. Abiadura handiko trenaren aurkako elkarretaratzea egin dute Iruñean, Nafarroako Parlamentuaren aurrean, herrialde horretako AHTaren kontrako hautetsien sarearen ekimenez. Nafarroa osoko hamaika herritako ordezkariek parte hartu dute. AHTa egiteko proiektuak ingurumenean eraginen dituen kalteak salatu, eta tren herrikoi eta sozial baten alde egin dute. «AHTa ez da iraunkorra, eta baliabideak xahutu bertzerik ez du egiten», erran du Pedro Leraltak. En este acto, celebrado bajo el lema ?El día de Navarra defendamos Navarra?, representantes electos de NaBai, Bildu, Izquierda-Ezkerra, Iniciativa por Navarra, Equo y varias agrupaciones independientes, se ha leído un comunicado en el que se destaca que el proyecto se ha impulsado desde una absoluta falta de transparencia informativa y participación pública. Asi mismo destacan el altísimo coste económico del TAV en Navarra, cifrado en 4000 millones de euros. En una época marcada por los fuertes recortes presupuestarios a nivel educativo, social y sanitario, el año que viene la mayor partida presupuestaria del Gobierno de Navarra en en políticas de inversión será la partida de 134 millones destinada para la construcción del TAV. La red de electos rechaza el proyecto por considerarlo antisocial, antiecológico, despilfarrador de recursos e inasumible por sus impactos físicos, agrarios, sociales, económicos a corto y medio plazo.En el comunicado de ayer emplazaron al Gobierno navarro a la creación de un Observatorio del Ferrocarril para Navarra, formado por expertos y distintos agentes sociales y sindicales, con el objetivo de analizar cuál es la demanda real de movilidad en el transporte ferroviario en Navarra y asi mismo cuál podría ser la demanda real del proyecto de Tren de Alta Velocidad en Navarra.

Zergatik VISTA ALEGREko proiekturi ez?

Etxebizitza hauei EZ !! Herrian ez dago halako etxe motaren beharrik edo demandarik. Etxe sozialak eraiki behar dira eta erdi gunean, gazteak ez daitezen joan kanpora bizitzera. Etxeak bai, baina, herrian eta herritarrentzat.

vistaalegre

Azken urteetan argitaratu diren ikerketa eta txosten  guztiek argi gorriak piztu dituzte kostaldeko egoerari buruz . Hain zuzen ere, kostaldean ematen ari den neurririk gabeko garapen motak,  ikaragarrizko hondamendia   suposatzen ari da ingurumenean.

 

Mendexako etxebizitzak 2011an

 

Guztira: 265 etxe.

Hutsik: 108

(Hutsik dagozen etxeen % 90a karraspio aldean dago)

 

Gainera, 98 etxebizitza berri eraikitzeko proiektua onartu zuen udal gestorak aurreko legealdian, Zelai auzoan.

 

 

 

APARKALEKUA                            

 

Aparkaleku horiek ez dira herritarrentzat.

Bai,  kostalde osoan aparkatzeko arazoak daude  udako bi  hilabete  horietan,  baina kostaldeko  herri  xumeok  ez dugu zertan gure gain hartu zama hori.

 

200 Aparkaleku horiek ez dute inongo  arazorik konponduko.

Karraspiorako sarrera kobratzen zen garaietan baziren 125 aparkalekutik gora (kontuan             hartu barik bide ertzean aparkatzen ziren autoak) eta hala ere, aparkatzeko sekulako arazoa     zegoen. Zer konponduko du honek egunero datorren jendetza ikusita?

   Auto pilaketak eta kutsadura ekarriko ditu.   

Aparkaleku hauek egiteak arazoak sortuko lituzke: Batetik, trafikoa horra bideratuko        litzateke      eta honek itzelezko auto pilaketak ekarriko lituzke, bai Mendexako auzoetan, bai Lekeition; bestetik, autoak aparkalekura sartzeko bide berri bat zabaldu beharko litzateke, irteteko beste bat, oinezkoak hondartzara jaisteko ere beste batgastua eta porlana!

 

 

 

 

Ingurumenari eraso ikaragarria egingo litzaioke.

Inguru honetan interes bereziko animaliak eta landareak daude eta, duela bi hilabete, Lea ibaiak errekonozimendu berezia jaso du Europan, “ Interes handiko gune naturala”  izendatua izan da. Aparkalekuak  egundoko kaltea eragingo luke inguruan: orografia aldetik, kutsadura aldetik edo, eta, paisai aldaketari dagokionean, ….

Triskantza  guztia  udako bi hilabeteetan kanpotik datozen autoak aparkatzeko?

 

 GURE ALTERNATIBAK

 

  1. Arazoa udalaz gaindikoa da eta konponbide orokorragoa behar du.
  2. Benetako disuasio-neurriak hartzea izango litzateke konponbidea: esate          baterako, garraio publikoa egokitu, autobus zerbitzu zabalagoa jarriz, berdin    Lekeitioko aparkalekuetatik zein gure          herritik.
  3. Oinezkoei edo bizikletaz datozenei bidea erraztu edota saritu egin beharko     genituzke. Jendea autoa hartzera animatzen badugu,ez dugu sekula irtenbiderik aurkituko.
  4. Karraspioko eta Lea ibaiko ingurumena zaindu eta babestu. Nahiko astakeri egin ziren bere  egunean!

 

HIRI PARKEA

 

ZERTARAKO NAHI DUGU MENDEXAN “HIRI PARKE” BAT? BILBON, DONOSTIAN, EDO BESTE HIRI BATEAN, AUSKALO, BAINA MENDEXAN?  PARKERA JUAN BEHARKO GARA MENDIXARROK HAIZE BILA ?

1.Ingurune honetan, gaur gaurkoz, ezin da eraiki, babestutako ingurunea da eta hala jarraitu  beharko luke.

2. Gune honetan, badira hainbeste zuhaitz katalogatuak daudenak, babestuak. Ezin dituztenez    ukitu arbola hauek,  parke urbano bat egitea proposatzen digute, aurpegi gogorraz. Norentzat? Da gure galdera.

3. Parke hau ez litzateke herritarren zerbitzurako izango, erdigunetik urruti samar dago eta. Izatekotan ere, egin nahi den eraikuntza berriko bizilagunentzat izango litzateke, azken finean, interes pribaturako.

4. Inguru hau “hiri-lurra”  izendatzeak  etorkizunari begira arriskuak dakartza: gune honi  etxez eta errepidez inguratua izateak ez dio kalte baino egingo; bestetik, hiri-lur   izendatzeak  3.000m2 lur, orain gune natural bat dena, porlanez beteko lukete.

 

 

 

 

 

GURE ALTERNATIBAK

 

  1. Inguru guztiari daukan garrantzia eta babesa eman, horrela azalduz herri araudian.
  2. Inguruko garapenerako batzorde zabal bat sortzea teknikari, herritar eta udalak osatua.
  3. Mendixako auzo bideak, mendi bideak eta bide zaharrak berreskuratu eta konpondu. Paseorako eta harremanetarako guneak sortu ditzakegu orain ia galduta dauden bideak txukunduz gero
  4.  Utzi natura paketan. Parkea aparkalekuz eta etxez inguratua? Eta errepide berri batez inguratua?

Alertan que los países ricos hacen negocio con el fondo verde para el clima

Los países industrializados pretenden abrir la puerta a corporaciones multinacionales y financieras para que también puedan beneficiarse de este fondo.

El Fondo Verde fue creado para transferir recursos a los países empobrecidos, los más vulnerables al cambio climático, pero al comenzar las negociaciones oficiales, los países industrializados pretenden abrir la puerta a corporaciones multinacionales y financieras para que también puedan beneficiarse de este fondo. Esto supone que las grandes empresas puedan acceder directamente al dinero público en detrimento de las estrategias nacionales de lucha contra el cambio climático de los países empobrecidos. Alejandro González, responsable del área de Cambio Climático y Energía de Amigos de la Tierra considera que “esto convierte al Fondo Verde en un Fondo Corporativo, y supone un intento inaceptable de secuestrar el dinero de los países más pobres para luchar contra el cambio climático. Las comunidades necesitan este dinero para adaptarse al calentamiento y asegurar el bienestar de su propia ciudadanía, pero es necesario no caer en el mismo error del desarrollo sucio de los países industrializados”. “El papel de la inversión privada en la financiación del cambio climático debe decidirse en el ámbito de cada país en función de sus circunstancias y no de los intereses empresariales. Este intento por permitir al sector privado acudir directamente al Fondo Verde limita el carácter democrático y participativo del proceso para cubrir las necesidades de las comunidades más vulnerables al cambio climático”, añadió. Amigos de la Tierra ha rechazado asimismo la posibilidad de negociar el Fondo Verde a puerta cerrada y de manera restringida a determinados países. La organización defiende la transparencia de todos los acontecimientos de Durban y rechaza las posibles consultas informales que Sudáfrica pueda estar haciendo con países selectos a propósito del Fondo Verde, deslegitimando así el propósito de este Fondo de adaptación. Las organizaciones también han rechazado nuevamente el papel otorgado al Banco Mundial para gestionar el Fondo, por su papel histórico en la financiación de proyectos basados en la energía sucia.

Mugimendu ekologistak, Ehiza federazioak legedia ez betetzearen zigor gabetasuna geldiaraztea eskatzen dio aldundiari

Gipuzkoan, ehizaren jarduerak hala nola ehiza postuen kokapenak naiz ehiza bideak, zigorgabetasunean oinarritutako anabasa eragiten dute sektore honetan.

Gure mendi eta muinoak ehiza postuez kolonizatuta daude, NATURA 2000 Sareko 18 leku eta erabilpen publikorako 88 mendiak barne, bere erabilpen nagusia erabat baldintzatuz: habitat naturalen eta espezieen kontserbazioa bermatzea eta oro har, Gipuzkoako bioaniztasuna.

Foru gobernuak urtero milaka ehiza postu baimentzen ditu ehiztari gipuzkoarrentzat, “kudeaketaz” arduratzen direnak ehiza elkarte eta federazioa izanik, hauei partikularrak alegalki eraikitako ehiza postu kopuru garrantzitsu bat gehitu behar zaiolarik. Ehiza postuen segurtasun tarteari dagokionean, 2/2011 Ehiza Lege berriaren aurrean, Aldundiak beste aldera begiratu du salbuespena arau bihurtuz. Ondorioz, gure mendietatik ibiltzean ohikoa da ehiza postuak topatzea bide naiz errepide, aisialdi gune edo homologatutako mendi bideen ertzean, postuen artean gorde beharreko gutxieneko tartea 50 m eta pista naiz bidetarakoa 25m denean.

Ohikoa bihurtu da 4X4 motako ibilgailuak topatzea soilik zaintza, sorospen, sute itzaltze, basogintza eta nekazaritza lanetarako diren pistetan, baina ez ordea ehiztarien kapritxorako. Zigorgabetasun jaialdi honetan, ez da batere arraroa mehatxatutako naiz babestutako espezieak topatzea, zeinak akabatuak edo zaurituak gertatzen diren ehiza lekuetan, dagokion ikerketa edo errudunen jazarpenik gabe. Ehiza denboraldiak irauten duen hilabeteetan zehar, beruna bezalako pozoien isurketa barreiatzen da hala nola kartutxoak bertan behera uzten dira (debekatua egon arren).

Orduan, zer gertatzen da? Gure mendietan zigorgabetasuna dela nagusi legea betetzea saihestuz. Instituzioek gaur egun arte gai honetan egin dutena elkar hartzea eta baimen emate larria baino ez da, Natura 2000 Sareko guneak kaltetuz. Eta izenik ez duena, Oiartzunen “ehiza eskola” bera egotearen da, zeina Ehiza Federazioa, foru dirulaguntzak tarteko, belaunaldi berrien artean ehizarekiko “irrika” zabaltzeko erabiltzen ari den.

Guzti honengatik, Gipuzkoako erakunde ekologistak bestea behin ere FORU ALDUNDIARI BAITA MENDI ETA LANDA INGURUNEKO ZUZENDARIARI ESKATZEN DIOGU zorrotz bete arazteko lege berrian hitzartutakoa, ehizarekin lotutako jarduerak bultzatzeaz uztea eta Ehiza Federazioaren naiz zenbait eliteren zigorgabetasuna geldi dezala ere:

  1. Legea hautsiz, bide eta bidezidor homologatu, pista, aisialdi gune eta eraikuntzekiko segurtasun tartea mantentzen ez duten ehiza postu andana, banan bana desager daitezela egungo ehiza denboraldia bukatzerako.
  2. Bioaniztasunaren babesaren irizpidea kontuan hartuz Ehiza Legearen presazko arautzea eskatzen dugu, era honetan ahalik eta azkarren argi eta garbi mugatuaz non ehizatu daiteken, gainontzeko lekuetan debekualdia eta babesguneak izendatuz, besteen artean Gipuzkoako Natura 2000 Sareko leku guztietan, Faunaren Segurtasun eta Babeserako Gune berriak izendatuz.
  3. Era berean, zainketa hobetzea eskatzen dugu basozain gehiago kontratatuz, egungoak ez bait dira nahikoak, baita beste zenbait bide administratiboren esku hartze handiagoaren bidez ere, legea betetzea era koordinatu batean eman dadin bermatzeko.
  4. Ezkutuko ehizarekin ( basurdea, orkatza, oilagorra, elurteak…) bukatzea eskatzen dugu, zeina Aldundiak orain arte onartu egin duen. Negu honetarako, hotzaldietarako eta fortuna-egunetarako protokolo bat idaztea galdegiten dugu, berau betetzearekin batera gizarte mailako komunikazioa indartuz.
  5. Beharrezkoa ikusten dugu orain arte ehizarako “ lurralde edo barruti libreak” izan direnetako zenbait alor garatzea. Ehiza Lege berriak ustiapen arrunteko ehiza barrutietan ehiza jardueraren antolaketa beharrezkoa dela dio.
  6. Gipuzkoako Bioaniztasunaren Kontseilua sortzea eskatzen dugu, zeinak egungo arrantza eta ehiza kontseiluak bereganatuko dituen eta herritarren partaidetza bultzatuko duen,
  7. Naturaren aurkako hutsegite ekologikoa edo eskuartze larria, esaterako espezie babestuak akabatzea edo tirokatzea, ematen den ehiza gunea ixtea eskatzen dugu, erruduna atzeman arte jarraituz.
  8. Bukatzeko, ehizaren inguruko eztabaida publikoa irekitzea eskatzen dugu, oinarrizko helburu bioaniztasunaren galera geldiaraztea eta herritarren segurtasuna bermatzea izanik.

 

Eguzki,Talde antinuklear eta ekologista

Ugatza, ornitologia elkartea

Itsas Enara Ornitologia Elkartea

Mutriku Natur Taldea.

Haritzalde

Ekologistak Martxan

Okil Beltza Natur Taldea

Berdeak, Los Verdes

Arkamurka Natur Taldea

Zumaia Natur Taldea

Osina Natur Taldea

Harremanetan jartzeko: 943592459 (Garikoitz Plazaola) edo biolur@yahoo.com helbidea erabili.