Murrizketen aurkako mobilizazioak

EGUZKIK deialdia luzatu nahi die herritar guztiei hurrengo bi asteburuetan Euskal Herriko hainbat hiriburuetan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzera

murrizketak ez

EGUZKIK deialdia luzatu nahi die herritar guztiei hurrengo bi asteburuetan Euskal Herriko hainbat hiriburuetan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzera

 

Mobilizazio hauen helburua Espainiako Gobernuak inposatu nahi dituen murrizketak agintari desberdinei gure lurraldean ez ezartzea da.
Izan ere, eskubide laboral eta sozialetan aurrera egitea nahi dugu, ez atzera, eta gizartearen mobilizazioa bultzatzen jarraituko dugu harik eta politikak aldatu arte. Hau aldatzeko gauza bakarra behar da, gauzatzeko borondate politikoa egotea. Lorpen sozial guztiak sektore desberdinek historian garatu duten borrokaren fruitu izan dira. Eta begibistakoa da bide bakarra dagoela politika aldaketa hori gerta dadin, mobilizazioa eta presio soziala. Horregatik da beharrezkoa maiatzaren 20an eta 26an Bilboko, Gasteizko, Iruñeko eta Donostiako kaleak jendez betetzea.
Mobilizazioak:
MAIATZAK 20, IGANDEA:
* BILBO: goizeko 12:00etan Zabalburu Plazan.
* GASTEIZ: goizeko 12:30tan Andramari Zuria Plazan.
MAIATZAK 26, LARUNBATA:
* IRUÑA: arratsaldeko 17:30tan Autobus geltokian.
* DONOSTIA: arratsaldeko 17:30tan Bulebarrean.
MANIFESTUA:
Sistema kapitalistaren berregituratzeak helburu bat du, lan-merkatua desarautzea, zerbitzu publikoak edukiz hustea eta borrokarako eskubidea deuseztatzea. Hain zuzen, inoiz ikusi gabeko erasoa ari zaie egiten eskubide laboral eta sozialei. Lehentasun guztia enpresen etekinei eta gutxiengo bat aberasteari ematen zaio, eta horren ordainetan herritar gehienak pobretzeko erabakiak hartzen dira: soldatak jaistea, enplegu prekarioa, langabezia gero eta handiagoa, eta gizarte-prestazioen, pentsioen eta gastu publikoaren murrizketa, osasungintza, hezkuntza eta gizarte-zerbitzuei dagokienez…
Manifestua osorik deskargatzeko:
IMPOSAKETEI AURRE EGIN: EZ APLIKATU MURRIZKETAK. POR LOS DERECHOS LABORALES Y SOCIALES

HITZALDIA: FRACKING EZ BIZKAIA2

Hitzaldiaren helburua fracking-ak Bizkaian izango dituen inpaktuak aurkeztea da

FRACKING-aren INPAKTUA BIZKAIAN!

INPAKTUAK:

 

Akuiferoen kutsadura
Lurrikarren sorrera
Ikarragarrizko ur kontsumoa
Aldameneko etxebizitzetan metano gasak eragindako kutsadura

 

HITZORDUA:
MAIATZAK 18, OSTIRALA 21:00etan
BILBOKO ARRIAGA PLAZAN
Antolatzailea:
FRACKING EZ BIZKAIA Plataforma

Harremanetan jartzeko: frackingezbizkaia@gmail.com

HITZALDIA: FRACKING EZ BIZKAIA

Hitzaldiaren helburua FRACKING-ak Bizkaian izango dituen inpaktuak aurkeztea da.

 frackingCARTEL ARRIAGA_web

FRACKING-a BIZKAIAN
Géminis Baimena: Bizkaiko Kostaldea (Sopela, Plentzia, Bakio, Bermeo)
Lurra, Lorea, Lanadarre, Sustraia eta Saia Baimenak (Bizakiko lur eremua eta Gipuzkoan, Kadagua Haranetik Tolosaraino)
INPAKTUAK:
* Akuiferoen kutsadura
* Lurrikarren sorrera
* Ikarragarrizko ur kontsumoa
* Aldameneko etxebizitzetan metano gasak eragindako kutsadura

 

HITZORDUA:
MAIATZAK 18, OSTIRALA 21:00etan
BILBOKO ARRIAGA PLAZAN
Antolatzailea:
FRACKING EZ BIZKAIA Plataforma
Harremanetan jartzeko: frackingezbizkaia@gmail.com