EGUZKIk FRACKING EZ ARABA Plataformaren parte den heinean, honek antolatu duen Bizikleta Martxan parte hartzeko deialdia egiten du.
EGUZKI Talde Ekologistak FRACKING EZ ARABA Plataformaren parte den heinean, honek antolatu duen Bizikleta Martxan parte hartzeko deialdia egiten du. Martxa hau ekainaren 16an izango da eta Gasteiz izango du abiapuntua eta baita helmuga ere, Subilanatik pasako delarik.
IBILBIDEAREN EZAUGARRIAK:
Distantzia: 25Km
Zailtasun maila txikia
1. Zatia: Gasteiz-Armentia igoera
2. Zatia: Armentia-Subilana (bidea asfaltatuta dago)
3. Zatia: Subilana-Gasteiz (itzulera bide berberetik egingo da)
EGITARAUA:
09:30 IRTEERA: Gasteizeko Andaramari Zuria Plazan
10:30 2.IRTEERA: Armentian
11:15 bisitaldia Subilana putzura
12:30 Erromeria Armentiako zelaietan
13:00 Argazkia
2012ko ekainaren 14ean
eguzki.eguzki@gmail.com// www.eguzki.org
tlf: 688 66 25 32