Txingudiko zerbitzuak bere erantzukizuna saihesten du Zaldunbordako zabortegian
2014-10-15
Partekatu - Compartelo
Txingudi-Txingudi SA elkarteak baimena eskatu dio URAri, uraren euskal agentziari, Hondarribiako Zaldunborda zabortegiko lixibiatuak inolako tratamendurik eman gabe, Zokueta ubidera, Jaitzuabiara eta Txingudiko BGLra (Batasunaren Garrantzizko Leku) isur ditzan.
Eguzkitik, aipaturiko baimenaren aurkako alegazioak aurkeztu ditugu eta eskaria zabortegi ilegala ezkutuan erregularizatzeko saiakera bezala ulertzen dugu, honela zigilatzeko eta ingurune kutsatua eta kutsatzailea berreskuratzeko betebeharra saihestuz.
Zaldunbordako arazoa larria da,horren ardura ekidinezina, Hondarribiako udalak eta 2003az geroztik, mankomunitateko hondakinen kudeatzailea eta zabortegiaren jabea den Txingudiko zerbitzuek dutelarik. Erantzukizunari ihes egitea bezain larria litzateke , URAk eta Euskal Jaurlaritzak baimena ematea.
Zaldunbordako egoeraren harira, Eguzkiko kideok hausnarketa sakonagoa egin nahi dugu: Gaur egun, atez-atekoa eta bosgarren edukiontziaren eztabaida agortuta dagoenean, zenbait alderdi politikoren kritikak, birziklapenaren aldeko politikak Gipuzkoan, zabortegiak eta baita etorkizuneko hondakin inerteen metaketa jomugan jartzera zuzenduta daude.
Informazio osagarria Zaldunbordari buruz
Zaldunbordan, zaborrak pilatzen 1993. urtean hasi ziren Hondarribiako lurretan, Gaintxurizketa gainaren ondoan, nahitaezko baimenak eskuratu gabe eta inolako azpiegiturarik gabe lurraren kutsadura saihesteko. Beraz, zabortegi ilegala zen, hasiera batean hondakin inerteez (eraikuntzako hondakinak esaterako) bete zena. Izan ere, ez da kontrol eraginkorra egin, ez dago garbi beti eta edozein kasutan funtzionamendua bera izan denik eta zenbait azterketetako emaitzek hori aditzera eman dute.
Eusko Jaurlaritzak, Hondarribiako udalari zabortegiaren aurkako neurriak har zitzan eskatu zion 1997an, jabeari hura ixtea eta ingurunea berreskuratzeko neurriak hartzera behartuz. Eusko Jaurlaritzak berrio presionatu zuen norabide berean 1999an eta azkenean, Hondarribiako udalak, jabeari egoera erregularizatzeko eskatu zion. Praktikan ezer ez zen egin.