Eguzkiren proposamena Bizkairako Hiri Hondakin Solidoen bilketa eta tratamenduari buruz

zabalgarbi zabor muntaiSARRERA

Azken urteotan hondakinen eztabaidak indar handia eta ustekabekoa hartu du. Asko hitz egin da hiri hondakinak nola jaso eta nola tratatu behar diren.

Gipuzkoako Foru Aldundia arazo honi irtenbide ahalik eta ekologikoena bilatzen ahalegindu da, eta aurrez aurre topatu ditu errauskailuaren aldeko alderdi politiko eta lobby ekonomikoak. Zalaparta horren ondorioz, Gipuzkoatik kanpora ere hondakinei buruz berbetan hasi gara. Eta zaborrarekin arazo bat dugula konturatu gara.

Gipuzkoako Aldundiaren proposamenaren kontra egiten duten alderdi politikoek Bizkaian errauskailuan oinarritzen dute hondakinen tratamentua. Eredu guztiz antiekologikoa da, xahutzailea, osasunerako kaltegarria eta gainera ekonomikoki defizitarioa, diru laguntza publikoetatik bizi dena.

Errausketaren eredu hau zirkulu kaltegarri bat da: erretzeko materialak behar dituenez, birziklatzeko politika ausartak oztopatzen ditu.

 Bizkaiko Zabalgarbi erraustegia Alonsotegin kokatzen da. Handik ateratzen diren errauts toxikoak Zorrotza auzo bilbotarrean tratatzen dira, eta gero handik Bizkaiko zabortegietara eroaten dira. Azpimarratu beharra dago errauskailutik urtero ateratzen diren 45.000 tona eskoria eta errautsek Bizkaiko zabortegietan amaitzen dutela…..

Proposamen osoa irakurtzeko HEMEN sakatu.

Sopelako Udala: Fracking-aren kontrako kalejira eta hitzaldia, Espainiar Gobernuaren lehenengo jakinarazpenari erantzunez

frackIng ezIturria: Sopelako Udala.

Sopelako Udalak fracking-arekin lotutako lehenengo jakinarazpena jaso du Espainiar Gobernuaren aldetik. Ingurumen Ministerioak bidalitako oharrean, Gobernuak honakoaz informatzen du: “CAMPAÑA SISMICA TERRESTRE 2D EN EL PERMISO DE INVESTIGACIÓN DE HIDROCARBUROS “GÉMINIS” proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluaketa egiten hasi direla. Aipatu proiektuaren bultzatzailea Frontera Energy Corp. S.L. da.

Espainiako Gobernuak honako kontsulta egiten dio Sopelako Udalari: “ea proiektuak ingurumenean eragin adierazgarriak sortuko dituen ala ez, kontuan hartuz sustatzaileak bere ingurumen-dokumentuan hartu dituen badaezpadazko neurriak”. Ingurumen Sailak bidalitako dokumentazioa honakoa da:

ESPAINIAR GOBERNUAREN ESKUTITZA:  http://issuu.com/sopelakoudala/docs/solicitud__12_ 

INGURUMEN-ERAGINARI BURUZKO DOKUMENTUA (1):  http://issuu.com/sopelakoudala/docs/g__minis-documento_ambiental/0 

INGURUMEN-ERAGINARI BURUZKO DOKUMENTUA (2):  http://issuu.com/sopelakoudala/docs/adenda_adenda-documento_ambiental__/0

Sopelako Udala dokumentazioa aztertzen ari da, eta fracking-aren kontrako mugimenduarekin harremanetan jarri da elkarlanean aritzeko. Sopelak 2013. urtean bere burua “fracking gabeko udalerri” izendatu zuen, eta Eusko Jaurlaritzari eta Espainiar Gobernuari praktika honekin harremana duten baimen guztiak etetea eskatu zien.

Herritarrei informatzeko asmoz, Udalak fracking-aren inguruko hitzaldia antolatu du abenduaren 16an, 19:00etan Kurtzio Kultur Etxean. Berbaldia Fracking Ez Bizkaia taldeko David Cobosek eskainiko du.

Era berean, abenduaren 20an, Sopelak beste behin ere “fracking gabeko udalerria” dela aldarrikatuko du, oraingoan kalejira baten bidez. 12:30ean irtengo da udaletxe plazatik., eta amaieran fracking-aren kontrako talde-argazkia aterako da.

Sopelako Udalak dei egiten die herritarrei frackingaren kontra antola daitezen, gure ingurumena eta osasuna jokoan dagoelako.