Euskal Herriko energia elektrikoaren kontsumoa gogoeta gai

energia Euskal Herria otsaila 2015Iturria: ACE. Alda! Argitarapen data: 2015/02/10.

%8a da gure herrian ekoizteko gai garen energia elektrikoa eta batez ere energia berriztagarrietatik eratortzen da. Beraz, Euskal Herriaren energia burujabetza  %8an kokatzen da. Gure herriaren kokapen geografikoa kontutan hartuz, harro egoteko datua al da? Espainiarekin alderatuz gero, bai. Aldiz, Europar Batasunaren energia burujabetza %54 izango litzateke 2011n.

Informazio gehiago, frantsesez aurkituko duzu.

Eta baita,  Euskal Herriaren burujabetza energetikorantz joateko gidan:

http://eguzki.org/2015/02/12/euskal-herriaren-burujabetza-energetikorantz-joateko-gida/

San Markos 2014 (1): Denis Itxasok eta Diario Vascok faltsututako datuak

san-markos 2015 otsailaIturria: Argia. Atalak: MankomunitateakPolitikariak

[Pello Zubiria Kamino] Kronika honek titulu gordina darama baina ez dio gezurrik, ez du errealitaterik manipulatzen: San Markos mankomunitateak 2014an hondakinen kudeaketan eskaini dituzten datuak faltsututa eman dituzte Denis Itxaso lehendakariak (PSE) eta Diario Vascoegunkariak.  Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak erakutsi du “Un político fullero y un periodista trilero” artikuluan.  Harrigarria da Gipuzkoan errauste planta ezarri nahi duten kargu publikoek eta hedabide batzuek errealitatearen manipulazioa noraino eraman duten.

Otsailaren 2an Diario Vascok luze-zabal jorratu zituen San Markoren 2014eko emaitzak “San Markos alcanza el 41% de recogida selectiva de residuos urbanos” kronikan (paperean). San Markosek bere webgunean “San Markos mankomunitateak gaikako bilketaren % 41 gainditu du hiri hondakinei dagokienez” idatzian bildu du gaia.

itxasorikritika1

Diario Vascon Fernando Segurak sinatutako kronikan esaten zen: “En Donostia se ha llegado a una recogida de 79 kilos por habitante y año mediante el quinto contenedor, una cantidad que supera a municipios que disponen de PaP, como Hernani (76 kilos), Pasaia (51), o Urnieta (42). Por encima de la capital están Usurbil (123), Astigarraga (96), Oiartzun (81) y Lezo (70,57)“. Harrigarria: Donostiak borondatezko bilketarekin hobetu dituela Atez Atekoan ari diren herri batzuen emaitzak? Grafiko batez irudiztatu zuen Diario Vascok baieztapen hori baina…

Eguzkik azaldu du non dauden konparaketa honek ezkutatzen dituen gezurrak:
– Pasaiak ez zuen balio konparazio horretarako: urte erdia zeramatzan osotasunean Atez Atekoan.
– Urnieta sartu da Atez Atekoen artean, borondatezko 5. edukiontziarekin ari denean; horrela itxura egiten du Atez Ateko batzuek oso emaitza txarrak dauzkatela.
– Baina (eta hau da lotsagabeena) esaten da donostiar bakoitzak entregatzen dituela urtean 79,37 kilo organiko… errealitatea oso bestelakoa denean: Donostiako biztanleen %20ak baizik ez du parte hartzen organikoaren bilketan. Birziklatzea hautazkoa den Donostian organikoarentzako 5. edukiontzia dago ezarrita eta orain artean 20.000 familia inguruk hartu dute hartan txerri-janaklagatzeko giltza elektronikoa. Donostiako organikoarekin “bider bost” egin dute Itxasok eta Segurak, esan gabe donostiarren %20ari dagozkiola aipatu 79,37 kilo organikoak. Diario Vascok gezurretan ipini du “San Sebastián – 79,37″ hori: Donostiak San Markori entregatzen dion organikoa zati biztanleak kalkulaturik, errealitatean donostiar bakoitzak urteko 19,7 kilo organikoa entregatu du bataz beste.

itxasorikritika2

Donostiarrek, datuak horrela sukaldatuta, hainbeste hobetu baldin badute beren organikoaren kudeaketan, ez da harritzekoa San Markosen lehendakari hiri horretako zinegotzi den aldetik dagoen Itxasok argudiatzea horiei eskertu behar zaiela mankomunitateak urteotan egindako hobekuntza, grafikoan azaldu dutena. Baina, Eguzkiko kideek oroitarazi dutenez (eta hondakinen kudeaketaren aldaketak jarraitu duen edozein herritar  ohartzen denez) San Markoseen emaitzak hobetu dira funtsean gaikako bilketa orokortu eta derrigorrezkoa jarri duten udalerriei esker, Atez Atekoan ari diren Astigarraga, Oiartzun, Lezo, Pasaia, Hernani eta Usurbilgo jendeei esker.

Zer ezkutatzeko faltsutu ditu Denis Itxasok bere datu propioak eta Diario Vascok zabaldu? Bihar erantzuna.

[P.S.] Herritarreko eta urteko bildutako organikoak alderatzen hasita, konparaketan kanpo utzi dituzte udalerri bakoitzean familiek bakarka edo elkarlanean konpost bihurtzen duten organiko kopuruak. Atez Atekoan ari diren herrietako batzuetan handia da kontabilitatetik kanpo utzi den familia kopurua, zehazki Usurbilen eta Hernanin.