Europak plastikozko zorroak murrizteko lege epel bat onartu du
2015-05-07
Partekatu - Compartelo
Iturria: ARGIA.[Pello Zubiria Kamino] Europako Legebiltzarrak apirilaren 28an onartu du erabilera bakarreko plastikozko zorroak %80anmurriztea hamar urte barrurako, 2025rako. Legearen arabera europar bakoitzak 2010ean plastikozko 175 zorro erabili eta bota baldin bazituen, 2025ean gehienez 40 usatuko ditu gehienez. Erdibideko helburua markatu da 2019rako: %50eko murrizketa, urteko eta biztanleko 90 zorro.
Murrizketatik kanpo utzi diren arren 15 mikra baino meheagoko poltsak -dendetan fruituak eta barazkiak biltzeko erabiliak- Europako Parlamentuko Berdeen taldeak txalotu du lege berria, Legeiltzarrak, Europako Batzordeak eta Europako Kontseiluak kontsentsuz lehenbiziko aldiz onartu dutelako derrigor lortu beharreko helburua.
Legeak dioenez, helburua betetzearen alternatibatzat gobernuak posibleko dute behin erabiltzeko plastikozko zorroei prezioa jartzea, doan banatzea debekatuz.