Iturria: Berria.
11:30ean, 300 lagun inguruk osatu dute katea, Errausketaren aurkako Koordinadorak, Eguzkik eta Ekologistak Martxan-ek deituta.
Talde horien arabera, aldundiak aurrera eraman nahi duen hondakin politikak “talka egiten du Europako Parlamentuan 2015eko uztailaren 9an onartutako erresoluzioarekin. Bertan esaten denez lehentasuna ematen zaie murrizteari, berrerabiltzeari eta birziklatzeari eta debekatu egiten da birziklagarri edo konpostagarri diren hondakinak erretzea”.
Koordinakundeko bozeramaile Maria Luisa Sanchezek jakinarazi du galdeketa bat antolatzen ahaleginduko direla, herritarrek proiektu horren aurrean duten iritzia ezagutu dadin.
“Errauste planta honek, oso garestia izatez gain (500 milioi euro), elektrizitate ekoizpen txiki bat lortzeko CO2 kopuru handia botako du eguratsera, osasunarentzat eta ingurumenarentzat kaltegarri diren nitrogeno oxido, dioxina, eta abarrekin batera”, ohartarazi dute.