Muturreko intermodalitatea?

CIMG3976Intermotalitatea garraio-mota desberdinak konbinatzea da. Baina Donostiako Udaletxean baten batek kontzeptua gaizki ulertu omen du. Horren lekuko da argazkian ikusten den egoera: autobus-markesina bat bidegorriaren erdi-erdian.

Irudia GarcĂ­a Lorca pasealekuan ateratakoa da, autobus-geltoki estreinatu berritik gertu. Obra handi horretan hari-mutur gehiegi behar bezala lotu gabe geratu dira. Hari-mutur horietako bati azken orduan eman zaion “soluzioaren” albo kalteen biktima izan da bidegorria. Badakigu behin-behineko “soluzioa” baino ez dela, baina a zer-nolako “soluzioa”.

“Muturreko intermodalitatea”ren harribitxi honi buruzko abisua Diario Fatxori zor diogu (https://twitter.com/diariofatxo).

Uraren kutsadura Ezkerraldean, konpondu gabeko arazoa

oiola 2016 otsailaIturria: Argia.

Azken urteetan lindanoz kutsatutako ura edan eta erabili dute, tarteka, Barakaldon eta Sestaon. Une honetan behin-behineko etenaldia dago Oiolako urtegiaren eta sarearen arteko konexioan, baina ekologista eta herritarrek eskatzen dute eten hori behin betikoa izatea kutsadura erabat desagertu arte.