Giza-kate arrakastatsua Andoainen

Giza katea argzkia 1Gaur eguerdian, Ipar Haizeak deitutako  arduraren aldeko giza-kate arrakastatsua ospatu da Andoainen, giza-katearen ibilbidea, hau da Casa del Pueblo eta Batzokiaren artekoa osatzea lortu delarik. 200 bat pertsonek ibilbideko bi muturrak lotutakoan, kartazal erraldoi bana abiatu dira, giza-katean zehar egoitza banatara eta eskutitz bana utzi dira PSE eta EAJren egoitzatan. Ariketa horrekin, egun Zubietako errauskailuaren bultzatzaile nagusiak diren alderdiei herritarren osasuna eta ingurumenarekiko ardurarekin joka dezatela eskatu zaie.

Ondoren, giza katea osatzen zutenak Goikoplazara zuzendu dira eta han Ipar Haizeako kideak Casa del Pueblo eta Batzokian utzitako eskutitzen edukiaren berri eman dute.

Esanguratsua da PSEko zinegotziak eskutitza hartzera atera zirela egoitzatik.

IPAR HAIZEA Andoainen, 2016ko otsailaren 20an.

Ekimenaren bideoa:

https://youtu.be/rZUzPcRTo3w

Eskutitza:

Ardura eskatzen dugu

Ordezkari politikoei:

Azken aldian Gipuzkoan errauskailu bat eraikitzeko plana abian jarri ondoren andoaindarrok arrisku bizian gaude berriz ere, gure herria proiektuaren kokapena den Zubietatik 3 kilometrora baitago, hau da honen eragin handiko 5 kilometroko perimetroaren barruan.

Mehatxu larria da eraikuntza hau oro har gipuzkoar guztientzat eta bereziki andoaindarrontzat. Besteen artean, Instituto de la Salud Carlos III erakundeak gai honi buruz egindako txostenak baieztatzen du erraustegia bezalako azpiegiturek oso eragin larriak dituztela bertatik 20 kilometro bitarteko eremuan kokaturik dauden hirigunetako gizakien osasunean. Zaborren erretzeak guretzako eta gure ingurumerako kaltegarriak diren produktuak, kopuru handitan, sortzen ditu. Eta gai horiek, nabarmen handitzen dituzte gizakiongan minbizi mota batzuk edo diabetesa izateko aukerak, are gehiago erraustegitik 5 kilometroko eremuan dauden herrietako biztanleengan, Andoain kasu.

Datu kezkagarri horiengatik kezkatuta, andoaindar talde bat elkartu gara Zubietako erraustegi proiektuaren aurkako plataforma bat sortzeko asmoz. Plataforma irekia eta anitza nahi dugu, andoaindar guztie irekia, non arduraz aztertu nahi ditugun proiektua eta bestelako alternatibak, aukera guztiak eztabaidatu eta negoziaziorako proposamenak egin. Ez dugu ahaztu behar proiektu honek gure ingurumenean eta osasunean izan ditzakeen ondorioek guztioi eragin gaitzaketela. Ezin ditugu arinkeriaz hartu gai honen inguruan egin diren lehen aipatukoa bezalako txosten zorrotz eta ganorazkoak, zeinak azaltzen diguten, ezbairik gabe,erraustegien inguruan gaixotasun larriek gora egiten dutela.

Andoaingo herritarren artean kezka handia sortzen duen gai honen aurrean, eta herritarron ordezkari publiko zaretenez, arduraz jokatzea eskatu nahi dizuegu gutun honen bitartez. Zuen alderdietako zuzendaritzei helaraztea kezka hori, beste batzuk egin zuten moduan erraustegia non kokatu erabakitzeko errusiar ruleta moduan gipuzkoako herri batetik bestera paseatu zen garaian. Ez legoke gaizki, herritarren kezka horren bozeramale bilakatu, eta alderdiaren zuzundaritzari jaramonik egin gabe, errauskailuaren aurka bozkatuko bazenute, Lasarteko PSE-EEk egin zuen moduan.

Proiektu batek ondorio lazgarri horiek dituenean ezin da hain zurrun jokatu. Alderdi gisa pentsatzeaz utzi eta gizatasunez jokatzeko unea dela iruditzen zaigu, batez ere andoaindar guztion ongizatea jokoan dagoen une honetan. 14.000 baino gehiago gara andoaindarrak eta guztiongan pentsatu beharra dago horrelako zentzugabekeria baten aurrean.

Espero dugu, arduraz jokatzeko gonbidapen zintzo izan nahi duen gutun hau mugarri izatea erraustegiaren gaian eta zuen bitartekaritza lanari esker andoaindar guztiok horrek dakartzan arriskuetatik babesturik egotea etorkizunean.

  Ipar Haizea erraustegiaren aurkako plataforma

Eguzkik bat egiten du Andoaingo arduraren aldeko giza katearekin

gizakatea andoain 2016 otsailaEguzki Talde Ekologista eta Antinuklearrak bat egiten du Ipar Haizeak larunbaterako antolatu duen Arduraren Aldeko Giza Katearekin. Izan ere, giza katearen helburua, bereziki Andoain eta Zubieta inguruan dauden beste herrietako hautetsiei ardura, bere herri nahiz herritarrekiko ardura eskatzea da, errauskailua eraikiz gero, inguruko herrietako osasun publikoak eta ingurumenak, kalitate galera garrantzitsua jasango baitute.

Eta zuzenki dei egin nahi diegu errausketaren alde egiten duten EAJ, PSE eta PP alderdiei orokorrean eta bereziki Zubieta inguruko herrietan dauden hautetsiei, bere egin dezaten herritarrak Ipar Haizea bezalako antolakuntzen bidez egiten dituzten aldarriei eta ahalegin guztia egin dezaten errausketa eta Zubietako errauskailua alde batera utzi eta hondakinen kudeaketa beste era batera egin dadin. Andoaindarrok merezi dugulako; Buruntzaldeko biztanleok merezi dugulako; Gipuzkoarrok etorkizun osasuntsuagoa eta garbiagoa merezi dugulako! Posible delako!

Herritar orori dei egiten diogu larunbata otsailaren 20an  12:00etan, Andoaingo Arrate Plazara azaltzera eta giza kate luze bat osatzera, arduraz eta ardura eskatuz.

Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearrak ,2016ko otsailaren 18an.