Albistea

  • Erraustegiaren kontrako ehunka lagun ETBk oraingoan ere ikusi ez duen giza katean

    2016-09-12
    Partekatu - Compartelo

     

    Segi globo urdinen arrastoa eta ikusiko duzu ez zela nolanahiko mobilizazioa izan.

    Segi globo urdinen arrastoa eta ikusiko duzu ez zela nolanahiko mobilizazioa izan.

    Erraustegiaren kontrako giza katea osatu dute ehunka lagunek Kontxako estropaden azken egunean. “Erraustegirik ez” idatzita zuten globo urdinak eskuetan, Kontxako hondartzan bertan manifestatu dira. Uretan, berriz, traineru batek pankarta handi bat erakutsi du. Miramar jauregitik gertu ere, Kontxako pasealekutik zintzilika, pankarta handiak jarri dira.

    ETBren Teleberrin, baina, ez dute honen berri eman, GuraSOSek joan den igandean Gladys Enean egin zuen Abuztock jaialdi arrakastatsuaren berri eman ez zuten bezala… eta Erraustegia eta Osasuna Ikerketa Taldeko medikuen agerraldien berri eman ez zuten bezala… eta milaka lagun bildu ziituzten Andoaingo eta Lasarte-Oriako manifestazioen berri eman ez zuten bezala…

     

    Uretatik bertatik ere erraustegiaren kontrako mezua zabaldu zuen traineru batek.

    Uretatik bertatik ere erraustegiaren kontrako mezua zabaldu zuen traineru batek.

    ETB hau da aurreko legealdian Gipuzkoako azken zokoan atez atekoaren kontra dozena bat lagun biltzen zirela publizitatzen zuen ETB bera; Europara erraustegiaren aldeko publierreportaiak egitera ekipoak bidaltzen dituen ETB bera, baina, badaezpada, Bizkaiko erraustegi Zabalgarbiren inguruan artseniko kopuru handia dagoela agerian uzten duten analisien berri ematen ez duena.

     

    Pankarta erraldoiak, pasealekutik zintzilik, itsasoari begira.

    Pankarta erraldoiak, pasealekutik zintzilik, itsasoari begira.

    Legealdi hasieran EAJk argi esan zuen: zaborren inguruko eztabaidak bukatu dira. Eta, badirudi, ETBk kontsignari itsu-itsu jarraitzen diola. Alferrik da, baina, eztabaida kalean baita. Asko baikara erraustegia ingurumenaren eta osasunaren kaltetan (eta, bide batez, oraingo eta geroko gipuzkoarron poltsikoen kaltetan) doala salatzen jarraitzeko asmoa dugunok.

    IMG-20160909-WA0000


    Partekatu - Compartelo