Albistea

  • Zabortegi berri bat gipuzkoako zaborrarentzat

    2016-09-25
    Partekatu - Compartelo

    Errenteria_05_Vertedero.jpg

    San Marko, lehen zabortegi eta egun hondakinentzako transferentzia estazio dena.

    Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearrak jakin berri duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak etxe hondakinetako errefusarentzako zabortegi berri bat irekitzeko asmoa du. Ez dakigu zehazki non, ezta noiz ere baina gehienez, Errenteria/Oreretatik 200kilometrotara egongo da., izan ere bertan kokatzen baita San Markoko transferentzia estazioa, Gipuzkoan hondakin gehien kudeatzen duen gunea.

    Gipuzkoako Hondakin Kontsortzioak (GHK), abuztuaren 3an GAO argitaratu zuen iragarki baten bidez izan dugu honen berri eta bertan dioenez, GHKko Administrazio Kontseiluak ekainaren 27an hartutako erabakian oinarritzen da. Deigarria da, beste behin ere, abuztuan argitaratzea gizartean eztabaida eragin dezaketen halako albisteak.

    Zehaztapen gehiegi  ematen ez badu ere, plegu teknikoan begiratuz gero, hondakinak garraiatzeko kostuaren muga tonako 23 eurotan jartzen da ( hortik dator 200kmen muga).

    Balorazioa.

    Burura datorkigun lehena da, zertarako zen PSEk  eta bereziki EAJ/PNV-k 2012-2015era  bitartean zabortegien aurka egin zuten etengabeko kanpaina hauek lehen bailen itxi zitezen: kutsakorrak direla, ingurumenerako kaltegarriak, irtenbide atzerakoia, Europar Batasunak hondakinen gaian hartu duten norabidearen aurkakoa … Horiek denak entzunda zertan ari dira orain EAJ/PNV eta PSE?

    Zabalgarbiko zabortegia

    Zabortegi berriak errauskailuaren hondakin toxikoak jasozten diztuen Zabalgargiko zabortegi honen antza ote?

    Beraien asmoa bi kudeaketa sistema aurrez aurre jartzea izan zen: zabortegia beharrezkoa dutenak kudeaketa sistemak eta beraiena, errauskailuarena, zabortegirik behar ez zuena.  Baina Bizkaira begiratu baino ez dago: han errausketa eta zabortegiak erabiltzen dituzte eta gainera Gipuzkoan baina gutxiago birziklatzen dute. Garbi geratzen da Markel Olanok, Denis Itsasok eta bere hainbat alderdikidek gezurra esan zigutela herritarroi, herritarrok merezi dugun errespetuari iseka egin diotela eta egiten ari direla.

    Galderak

    Orain hainbat galdera geratzen dira airean. Zabortegi berri hau Meruelokoarekin batera egongo da martxan? Edo hurrengo albistea Bergarako Epeleko inerteen zabortegian  ere hiri hondakinak isuriko dituztela izango da?

    Epeleko konpostatze planta infografia

    Epeleko konpostatzen planta, zergaitik ez dute martxan jartzen? Lanposstuak sortu, konposta egin, hondakin gutxiago zabortegira…

    Galderak egiten jarraitu dezakegun arren, MBT planta noiz eraiki behar dut esate baterako, une honetan garrantzitsua den beste galdera bat ere egin nahi genuke: zergatik ez da martxan jarri oraindik Bilduren Gobernuaren garaian  eraiki zen  Epeleko konpostaia planta? Hasieran Bilduren aitzakia egin zuten, ondoren beste bi edo hiru data eman zituzten irekierarako,baina gauza da gipuzkoarentzako oinarrizkoa den eta amaituta dagoen azpiegitura bat, urtebete baina gehiago daramala martxan jarri gabe.

    Dirudienez , Bildu instituzioetara sartu aurreko(2011) egoerara itzuli nahian dabiltza batzuk, gai honetan ere.


    Partekatu - Compartelo