Erraustegia sare elektrikora lotzeko goi-tentsioko linea bat eraiki nahi dutela ohartarazi du Aire Garbiak
2016-10-12
Partekatu - Compartelo
Linea zeharkatuko lukeen parajearen zati bat. Argazkia Buruntzatik ateratakoa da. Eskubian ikusten den eraikin zuria Azkorteko ermita da.
Lasarte-Orian Aire Garbia plataformak ohartarazi nahi du Gipuzkoako Hondakin Kontsortzioak Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailarekin aldez aurretiko kontsultak hasi dituela, Zubietako erraustegia eta sare elektrikoa lotzeko goi-tentsioko linea berri bat eraikitzea helburu.
Linea berria, 132 kV-koa, erraustegian bertan hasi eta sare nagusiarekin Urnietan lotuko litzateke, Elutsetako Arkaitzen inguruan. Guztira, 5 kilometro, Zubieta, Lasarte-Oria (batez ere), Andoain (zati txiki batean) eta Urnietan barrena.
Autopista elektriko berriaren nondik norakoa. Iturria: Berria
Desjabetzeak ere aurreikusten dituen proiektu honek 8 milioi euroko aurrekontua du. GHK-k berak % 60 ordainduko luke eta Donostiako Udalak % 40.
Linea hau garantzitsua da erraustegirako, eta, Aire Garbiaren iritziz, horren berri ematea ere garrantzitsua da, batez ere proiektu honekin zerikusia duen guztia isilean tramitatzen saiatzen ari direla kontuan izanik.
Goi-tentsioko dorreak lur hauetan altxako dira. Fondoan, Eskuzaitzetako ebaketa, non erraustegia eraiki nahi duten.