Albistea

  • Mijoako saneamendua 2017ko aurrekontuan kontuan izateko eskatu dio Eguzkik Eusko Jaurlaritzari.

    2017-01-16

    El de la regata Mijoa, en Mutriku, es uno de los proyectos de saneamiento pendientes. En la imagen, uno de los vertidos que denunciamos este verano, que tiñeron el agua de blanco.Eguzkik salatu du aspalditik pendiente diren hainbat saneamendu-lan gero eta gehiago atzeratzen ari direla, funtsean Eusko Jaurlaritzak ez dituelako betetzen horiek finantzatzeko hartu zituen konpromisoak . Lan horietako bat Mijoa errekakoa da. Horregatik talde ekologistak Urkulluren gobernu berriari eskatzen dio arazoari merezi duen bezala heltzeko eta une honetan prestatzen ari den 2017ko aurrekontuan islatzeko. Errebindikazio hauxe bera bere egin zuen urrian Mutrikuko Udalak, mozio bat onartuta .               Mijoa, gaur egun, bioaniztasuna itortzen duen estolda hutsa da, Bisoi Europarra Babesteko Plan Bereziaren barruan sartuta dagoen arren. Mijoako isuriak Saturrarango eta Ondarroako hondartzetan nabaritzen dira, eta kiratsak, berriz, San Jeronimoko eta Pikupeko bizilagunek aditu behar izaten dituzte.                        2007an, instituzioek 2011 bitartean Gipuzkoako hainbat lan hidrauliko aurrera eramateko hitzarmen bat sinatu zuten, eta Mijoako saneamendua lan horietako bat zen. Baina finantziazio gehiena (% 75) Jaurlaritzak ipini behar zuen eta, ipini ez duenez, proiektua ez da burutu. Plan Hidrologiko berriak, pasa berri den urten onartutakoak, berriro aurreikusten du proiektua gauzatzea, oraingoan 2016 eta 2021 urte bitarteko apean, eta 3,6 milioi euroko aurrekontuarekin. Bada gai honi behingoz behar bezala heltzeko garaia.                                                                                                                                  EAJren eta PSEren artean izenpetutako gobernu-akordioak beste gauza asko ez ezik honako hau ere badio: “Uraren hornikuntza, saneamendu eta arazketa azpiegitura hidraolikoak garatu eta eraikiko dira, dagoen plangintzaren arabera”. Baina plangintzak epeak ere zehazten ditu, eta, ikusi dugun bezala, proiektu askotan epe horiek ez dira bete; beraz, plangintza urratu egin da. Jaurlaritzak saneamenduan orain arte baino diru gehiago inbertitu ezean, plangintza urratzen jarraituko du eta gobernu-akordioaren zati hau ezerezean geratuko da.                                                                                              Behin baino gehiagotan entzun izan dugu egiteko dauden saneamendu-proiektuak egiten joango direla “dirua dagoen neurrian”. Baina dirua egon badago. Arazo honetan, beste hainbatetan bezala, lehentasunak ezartzean dago gakoa. Hori bai, Jaurlaritzak, 2016an egin duen bezala, Departamentuaren aurrekontuaren % 72 Abiadura Handiko Trenera bideratzea erabakitzen badu, geratuko zaizkion sos apurrekin nekez beteko ditu beste alor batzuetan dituen konpromisoak, adibidez, saneamenduarenak. Gainera, ez da begi-bistatik galdu behar AHT finantzatzea berez ez dagokiola Jaurlaritzari, Estatuko gobernuari baizik, eta saneamendua, berriz, bai.                                      AHT “estrategikoa” omen da. Alabaina, saneamendua baino “estrategikoagoa” ote? Gure ustez, saneamendua estrategikoa baino gehiago da, oinarri-oinarrizkoa baita. Ulertzen dugu politikoentzat ia edozer saneamendua baino glamorurosoagoa izatea. Alabaina, guk, Bertolt Brechten urak gure errotara ekarriz, badakigu proiektu txarrak, txarragoak eta zitalak dauden bezala, proiektu onak, hobeak eta bikainak ere badaudela. Eta gero daude ezinbestekoak: horietakoak dira saneamenduarekin zerikusia dutenak.

                      Eguzki, 2017ko urtarrila

    (Visited 95 times, 1 visits today)

Harpidetu

*Datu hau beharrezkoa da

Egutegia

May
27
Sat
2017
all-day Erraustegiaren aurkako eguna Zub...
Erraustegiaren aurkako eguna Zub...
May 27 all-day
<!--:eu-->Erraustegiaren aurkako eguna Zubietan.<!--:--><!--:es-->Día contra la incineración en Zubieta.<!--:--><!--:fr-->Journée contre Incinération à Zubieta.<!--:-->
ERRAUSTEGIAREN AURKAKO EGUNA ZUBIETAN. Maiatzaren 27an egun osoan zehar, Zubietan. arratsalde musika emanaldiak egongo dira.
Jun
4
Sun
2017
12:00 Gladysi omenaldia 38. urteurrenean
Gladysi omenaldia 38. urteurrenean
Jun 4 @ 12:00
Gladys del Estal militante ekologistari omenaldia. Ekainaren 4an, 12:00etan. Donostiako Gladysenea parkean (Egian). Gladys hil zutela 38 urte igaro dira  baina borroka antinuklearrak jarraitzen du!

KANPAINA

SOS Talaimendi

TXOSTENAK

LOTURAK

URTEKARIAK