“Erraustegirik ez Txingudin ez Zubietan” lemapean, manifestazio jendetsua egin zen atzo Hondarribian. Txindudi erraustegi-proiektu baten mehatxupean egon zen, harik eta proiektu hura bertan behera geratu zen arte, besteak beste herri-mugimendu indartsua egon zelako. Atzoko manifestazioaren bidez, bertakoek adierazi nahi izan zuten eskualderako nahi ez zutena beste eskualdeetarako ere ez durela nahi. Bide batez, mezua Markel Olano ahaldun nagusiari “gerturatu” zioten. Izan ere, Olano Hondarribian bizi da. Manifestazioaren beste helburuetako bat Irungo eta Hondarribiko birziklatze-tasak oso apalak direla salatzea zen. Kontuan izan behar da %40ren bueltan daude, Goierrin, Tolosaldean edo Debagoienan ehuneko hori ia bikoizten den bitartean. Hona hemen manifestazioan ateratako hainbat irudi. Erraustegiaren kontrako hurrengo zita, otsailaren 19an, Donostian, 12:00etan, Artzai Onean.
Daily Archives: 2017-02-05
Nork erre du Oiduiko borda?
Larunbat goizean Oiduiko borda bat guztiz kiskalita agertu da Aralearren. Borda hori Zaldibiako mendi elkarteak kudeatzen zuen eta irekita egoten zen jendeak erabiltzeko.
Inguruko artzainen txabolek, berriz, ez dute su hartu. Aralarko pisten afera dela eta, eta zaldibiarren iritzia zein den ikusita, sute honek susmo txarra sorrarazi du.
Eguzkitik zera eskatzen dugu: lehenbailehen argitu dadila zerk/nork sortu duen sute hau eta Diputazioak lagundu dezala GUZTIONTZAT irekita zegoen borda hau berreraikitzen.