Albistea

  • Iritzia // Gure Idus Martiae

    2017-03-27
    Partekatu - Compartelo

    Begoña Rodríguez- Eguzkidea

    amalurra defenda dezagunAzken asteotan mega-proiektuen azkartzeari buruzko iragarpenak  helarazi dizkiguten: AHT-ean egiteke dauden atalak hamaika aldiz aipatutako Bergarako korapilorekin, Hegoaldeko Trenbidearen Saihesbidea, edo Penagos-Gueñes-Itsasoko Goi-tentsioko Linea, benetan loturarik ez duten egitasmo bailiran  aurkezten dizkigute. Hain justu PP, gogoz kontra bada ere, Diputatuen Kongresuan duen egungo egoeraz jabetzen ari den unean, non oraingoan benetan aurrekontuak adostera behartua egongo den.

    Rajoyren kargu hartze ekitalditik (2016ko urrian), EAJ une honetarako azazkalak zorrozten ari da AHT-ren  eta  Hegoaleko Trenbidearen Saihesbidearen proiektuak zorroan dituela honako asmoarekin: “eman zuk argi berdea, ni ordainketak aurreratzeaz arduratuko naiz eta”. Kontzertu Ekonomikoak eta Kupoak horretarako  balio dute, baina “nik ordaintzen badut, kontratuak nik esleituko ditut”. Hori da gakoa.

    Esan dudanez, haien arteko loturarik gabeko proiektu gisa aurkezten dira, baina benetan horrela da? Alde batetik,  Pirineoetan amaitzen den Abiadura Handiko Trena daukagu eta 2019 urterako iragarritako Hendaia-Paris lotura batekin ez gaitzatela engaina, lotura Abiadura Handikoa ez delako. Horrexegatik, Europaz hitz egin arren eta diru publikotik milaka miloi euro gastatuta ere, bere erabilera Madrilekiko loturara mugatuko da sine die.

    Geroa Bai koalizioan sartutako EAJren abiadurekiko sukarra Nafarroan zabalduko litzateke, gobernu bazkideek ez balute geldiaraziko. Pitzadura horren jakitun, UPNek, PPren onespenarekin, azpiegitura horietarako aurrekontu-sailak eskatzen ditu Estatuko aurrekontuak onartzeko. Geroa Bai-ri mezua argia da: bata ala bestea, biak ezinezkoak dira.

    Beste alde batetik, Hegoaldeko Trenbidearen Saihesbideaz, zeinak Bilboko Portua AHTrekin Olabeagatik lotzen duen, komunikabide ofizialzaleek eman duten ikuspuntua, auzokideen aspaldiko aldarrikapena zen trenbidearen lurperatzea gertu ikusteagatik zoriontsu direla da. Baina ez dezagun erra, lurperatze horren aldarrikapena ez da inoiz proiektu honekin lotuta egon. EAJk horrela irudikatu nahi izan du, auzotarren aldarrikapenekiko iragazkoratsuna eta bere negozio nahia uztartuz.  Proiektu honen aurka irmo agertu diren auzokide plataformen (Ortuella, Trapaga, Barakaldo…) inguruan, hitzik ez. Ezin ahaztu dezakegularik plataforma hauek egun trenbidea inguru hiritartuetatik igarotzen den herrietan lurperatzea exijitu dutela.

    Portu Agintaritzak Europarekin lotura eraginkorragoaz hitz egiten du; halabaina, abiadura handia Pirineoetan amaitzen dela ikusita, Espainako Gobernuari Kantabriako Gobernuaren AHTrekin konexioa izateko asmo zaharra betetzea ahalbidetuko dio, baita Portu Agintaritzari (EAJ) Pancorboko “portu lehorrarekiko” (500.000 m2 ) lotura zuzena ere, zeinak kudeaketa pribatua eta enpresa-erabiltzaileentzako fiskalitate berezia izango duen, trasatlantiar korridoreko trazaketa espainiarrean. Berriro Estatu barrura begira, europarzaletzat agertu arren.

    Garapen neoliberalaren ikuspuntutik, Pancorbo estrategikoa da, zamaketarien gatazkatik aparte ez dagoena eta ondorioz, kudeaketaren eta zamaketaren liberalizazio nahiarekin erlazionatuta dago. Honetan bai doazela PP eta EAJ eskutik (Diputatuen Kongresuan iragan astean ikusia). Nazioartako inbertsio fondoen eta mundu mailako ontzi-enpresen sarrera ezkutuago geratzen da, batez ere Txinarrak. Hauek “portu lehorrak” merkatuetan lehengai jakin batzuen prezioak kontrolatzeko tresna gisa erabiltzen adituak dira.

    Honek Hegoaldeko Trenbidearen Saihesbidean lanak hasteko Eusko Jaurlaritzaren obsesioa azalerazten du, krisiak eta enpresen ekoizpenaren jaisteak merkantzien mugimenduen murrizketa garrantzitsua ( zeina aurrekoa aroarekiko %25era iristen den eta oraindik berreskuratu ez dena) eragin duen aro batean.

    Azkenean, Penagos-Gueñes-Itsaso autobide elektrikoarekin berriro iparraldera begira ipintzen gaituzte, Europa baita Espainako ekoizpen elektrikoen soberakinaren ( nork esango luke jasaten ditugun prezioekin!) helburu nagusia, batez ere zentral nuklearren erdia ixteko planaren ondorioz energia erosle bihurtu den Frantzia, hemen ezartzen ari diren baino prezio baxuagoekin. Baina hori ez da helburu bakarra.

    Orain dela hilabete batzuk “Red Eléctrica de España”-ren iparraldeko ordezkari den Antonio González Urquijok, beste helburua zehaztu zuen: zonaldean banaketaren jarraikortasunaren bermea handitzeko sarearen indartzea eta hazkunde ekonomikoa naiz energia berriztagarrien  instalakuntzak bultzatzea. Orain arte elektrizitatearen horniketa bermatuta egon dela ikusita, ulertzeko ariketa egin beharko dugu.  Ordezka dezagun “Garapen ekonomikoa” megaproiektuez; “energia berriztagarrien instalazioak” jasangarritasun plazebo gisa. Berriro trikimailu eta  amarruak.

    Egitasmo hauek, Hegoaldeko Trenbidearen Saihesbidearena izan ezik, badituzte ingurumen-eraginaren aldeko txostenak. Saihesbidearena 2018. urtearen erdirako onartzea espero dute. Noski, txosten hauek CSNk Garoñako Zentral Nuklearra irekitzeko emandakoa bermea bezain fidagarriak dira.

    Guzti hauek eragin handiak izango dute gure bizitzan, baita gure osasunean ere. Agindutakoak izanda ere, gure babestutako espezieak, habitat sentikorrenak, ibai garbiak,… mantentzeko baliabideak ez dira inoiz helduko, alderantziz murriztuz joango dira eta gure lurraren gune berde eta landa-eremu urriak berriro gutxitu egingo dira. Egitasmo hauek, ehunka miloi euro kostako dira eta gure poltsikotatik, gure osasun-arretaren mailatik, DBEaren handitze justuari ezezkoa ematetik, gure hezkuntzaren eremua ahultzetik, …  aterako dira. Eta nola ez! Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu osoaren %0,54 baino ematen ez zaion  Ingurumenaren arlotik ere irtengo da, kontuan izanik kopuru horren %60 baino gehiago URA enpresa publikoa finantzatzeko dela.

    Puzzle hau osatzen doan neurrian, garbi erakusten du zenbaitek duten aberriaren ikuspegi eta zenbat maite duten  amalurra. Idus Martiae-tan Marco Brutok Julio Cesar maite zuen adina.


    Partekatu - Compartelo