Jaizkibelek bi ekimen protagonizatu ditu igandean. Bata, Jaizkibel desmilizatzearen aldeko martxa, hainbat taldek antolatuta, tartean Eguzkik. Bestea, berriz, Eguzkik berak Zurriolan paratutako erakusketa, Ulia-Jaizkibel itsas babesgunea errebindikatzeko Nazio Batuek datorren astean ozeanoei buruz egin behar duten goi-bileraren bezperan.
Berrogeita hamar bat legunek hartu zuten parte hainbat taldek antolatutako “Jaizkibel berreskuratu – Militarrak kanpora” lemapeko martxan. Lezoko plazatik abiatuta, tiro-eremura iritsi ziren, eta bertan, trikitixa eta sagardoa lagun, ekitalditxo bat eta hamaiketakoa ere egin zuten.
Ibilaldia Iparragirreko basoan barrena egin zuten. Bertan geldialdi bat egin zen (kus argazkia), hainbat barrakoi handiren hondarren aurrean. Barrakoi hauek erabili zituzten gerrostean Jaizkibelgo errepidea eraiki zuten langile derrigortuek. Oso ezaguna ez den istorio honek agerian uzten du militarren presentzia mendian aurrekari latzak dituela.
Zurriolan, berriz, harrera ona izan zuen Eguzkik Ulia-Jaizkibel itsas babesgunearen alde paratu zuen erakusketa. Jende askok proposamenaren zantzu nagusiak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuen. Ekimen hau espresuki egin da Nazio Batuek datorren astean New Yorken ozeanoei buruz egingo duen goi-bileraren bezperan. Ikus: