Gose-greba bukatua, erraustegiaren kontrako borrokak jarraitzen du
2017-06-22
Partekatu - Compartelo
Bart bukatu da Easo Plazan astebete iraun duen erraustegiaren kontrako gose-greba, helburuak ederki asko beteta bukatu ere. Izan ere, erraustegiaren kontrako aldarria atebetez Donostiako kalera eramatea, goizez eta gauez, 24 orduz, ez da marka makala. Eta garrantzitsuena; gose-greba bukatu bada ere, erraustegiaren kontrako borroka bizi-bizirik dagoela erakutsi du.
Gose-gebalariek berdura-salda edaten bukatu dute baraualdia, eta Easo Plazako erresistentzia-gunea posible egin duten guztiei esker ona ematen.
Estitxu Eizagirrek, berriz, kopla sorta polita egin digu opari. Merezi dute eta, hona hemen:
Bukaera-ekitaldia ez da eguneko ekintza bakarra izan. Arratsaldean, hainbat lagun bildu dira DVren aurrean komunikabide handiek gose-greba isildu dutela salatzeko, astelenean ETBren aurrean bildu ziren bezala.
Gose-grebaren egunez eguneko segimendua honako helbide honetan aurkituko duzu: