Izokinen legez kanpoko harrapaketa Oiartzun ibaian

IZOKINAREN AUKAKO AZKEN LEGE HAUSTEAK SALATZEN DITU EGUZKIK ETA BABESTU AHAL IZATEKO BALIABIDE GEHIAGO ESKATZEN DIZKIO ALDUNDIARI.

Jakin dugunaren arabera, ekainaren 21 eta 22an 4-5 kiloko pisua zuten bi izokin (gutxienez) arrantzatu  zituzten  Oiartzun ibaian, zeinak Ipar Atlantikotik   honainoko bidaia egin zuten ugaldu eta espezieari jarraipena emateko asmoz. Basa faunaren aurkako lege hauste hauek, Arditurri (Oiartzun) eta Fanderiako (Errenteria) gertatu dira, ur emari txikia eta tenperatura altuek izokinei eragindako zailtasunaz baliatuz.

Izokin arrunta (Salmo salar) meatxatutako espeziea izanik ere , azken urte hauetan, uraren kalitatearen eta ur habitatetan emandako hobekuntzaren ondoren, iraganeko bizilekuak berreskuratzen ari da. Oiartzun ibaiaren kasuan, 2011n Fanderiako presa jauzteak, iragazkortasun eta kontektibitate ekologikoan beharrezkoa zen hobekuntza nabarmena ekarri zuen, ibaiko bizidunak pasa eta migratzeko aukera oztopatzen bait zuen XVI.mendea ezkeroztik.

Arditurrin harrapatutako izokina 2

Arditurrin harrapatutako izokin alea.

2016an ere Eguzkik antzeko gertakari batzuk salatu zituen Oiartzunen, kasu hartan Ertzaintzak ez zuelarik legez kanpoko arrantzaleak zein izan ziren zehazteko aukerarik izan.

Bide honetan Eguzkikook, basa fauna eta Natura 2000 sarea kudeatzen arduradun den administrazioari, Gipuzkoako Foru Aldundiari, bai baliabide ekonomikoak baita giza baliabideak (basozainak) ere handitzea eskatzen diogu. Basozain hauek, gure ibaiak  zainduko lituzkete baita izokin arruntaren babesa ziurtatu ere, kontuan izanik izokina Bidasoa ibaian baino ezin dela arrantzatu, kopuru mugatuan gainera, Gipuzkoako arro guztietan arrantzatzea erabat debekatua egonik.

Era berean, guztion ondarea  den gure ibaien bioaniztasuna, zeina berreskuratze bidean dagoen urteetako kutsadura, ubideratze eta artifizializazioaren ondorioz, erasotzen duten  ingurumenarekiko lege hauste hauek jazartzea eskatzen dugu.

Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearra 2017ko ekainaren 26an.