Albistea

  • Barakaldon Jaietan Jai, Ama Lurra defendatzen ere bai!

    2017-07-19
    JaiHasieran03Larunbatean, uztailaren 15an, Barakaldoko jaien hasierako txupinazoa bota zuten. Urtearen zeharko estresa ahazteko  eta lagunen artean gozatzeko garaia da; baina herriaren gai garrantzitsuak ahaztu gabe. Jaietan jai! Ama Lurra defendatzen ere bai!
    JaiHasieran02Horrexegatik, Barakaldo Naturala Plataformaren kideekin eta auzotarrekin Hegoaldeko Tren-Saihesbidearen proiektua eraman genuen Herriko Plazara, jaiei ongi etorria emateko, baita alkatesari gai hau nola kudeatuko duen oso adi egongo garela esateko ere.
    Del Camporen azken denborako hitzak entzunez,  gogorazi behar dugu zertarako eta norentzat den bere kargua, noren interesak defendatu behar dituen. Barakaldo Naturalak banderekin esan zion eta, ulertzen ez badu, Eguzkik  kartel baten bidez adierazi dio.
    @cartel AmaiaUste dugu ondo ulertu duela, oso azkar kentzeko agindua eman duela eta. Ikusi ahal ez duzuenontzat, hau da kartela. Argiago ez daiteke esan. Gu behin eta berriro ipintzen ari gara. Egunak pasatzen dira eta gero eta kartel gehiago daude, baina desagertzen dena hau da. Ze gauzak!
    Barakaldoko gune naturalek eraso gehiegi jaso ditu eta Hegoaldeko Tren-Saihesbidearenak gure birika berdea erailko du.
    Roll-up Barakaldoko Jaietan 02Baina beste arrisku larri bat gure lepoetan dugu. Urrunago dagoena, baina istripu larria gertatuz gero, gure osasunean, gure bizitzan, gure lurran, gure ekonomian… ondorio konponezinak izango zituena: Garoñako zentral nuklearra.  Ezin dugu berraktibatzerik onartu. Garoña behin betiko ixtea eta zihurtasunez eta gardentasunez eraistea exijitzen diegu Iberdrolari, Endesari eta Gobernukoei. Eta Garoñaren itxiera ostean, estatuko zentral nuklear guztiak ere.
    Roll-up Barakaldoko Jaietan 03Gaur egun badaukagu alternatiba garbiak: energia berriztagarriak. Oligopolio hauek diru-hizkuntza soilik ulertzen dute; beraz, enpresa hauekin moztu eta bakarrik energia berriztagarriak saltzen dituzten enpresetara edo kooperatibatara joan behar dugu.
    Gora Barakaldoko Jaiak!  Gora Barakaldo berdea!
    iberdrola marquesina