San Martzial kalean badugu ostalaritza iraunkorraren adibide ederra

hosteleria sostenible[1]Egunotan, ustezko “turismofobia” dela eta, hamaika aldiz entzun dugu agintarien eta lobby turistikoaren nagusien ahotatik Donostiako turismo eta, ondorioz, ostalaritza iraunkorra dela.

Horren adibide garbia izan daitezke, beharbada, atzo San Martzial kalean atera genituen argazkiak. Izan ere, horietan ikusten den terraza ere iraunkorra da, iraunkorki ezarrita dagoelako bidegorriaren gainean.  

Beraz, txirrindulari maiteok, hemendik aurrera oinezkoekin ez ezik terrazekin ere elkarbizitzen ikasi beharko duzue.

Eta, honen aurrean, non daude Gune Publikoetako eta Mugikortasuneko zinegotziak?

Udaletxeko jaun-andreak, horrelako egoerak lehenbailehen konpondu egin behar dira, Udaltzaingoaren txostenaren zain egon gabe ere, bidegorriak ezin direlako ostalaritza negozioen luzapena izan.

Donostiako EGUZKI, 2017ko abuztuan

terraza en bidegorri[1]