Albistea

  • Kutsadura berriz ere Ondarretan

    2017-09-06
    Partekatu - Compartelo

    ondarreta4Bandera horia, “kontuz bainatu beharra” dagoela adierazten duen seinalea, berriro nagusi izan da gaur Ondarretan, Tenis aldean. Arrazoia izan da, ezbairik gabe, analisietan berriro kutsadura fekala aurkitu izana. Gogoan izan joan den astean ere horixe bera gertatu zela.

    Aste honetakoa da aurten atzeman den hirugarren kutsadura-kasua; iaz, berriz, 5 izan ziren. Kasu hauek agerian uzten dute Ondarretan badela oraindik konpondu gabe dirauen saneamendu-arazo bat. Horren isla baino ez dira analisiak.

    Beraz, Udalak kutsadura-iturria aurkitu eta konpondu egin behar du. Eta, bitartean, naturaltasunez eta taxuz informatu egin behar ditu herritarrak, hauek nola jokatu erabaki dezaten. Aldiz, egin behar ez duena da arazoari garrantzia kentzen saiatu, Hondartza zinegotzi Miguel Angel Diezek joan den astean egin zuen bezala.

    Izan ere, paradoxa galanta gertatzen ari da. Kutsadura bene-benetako arazoa da, pertsonen osasunerako zein ingurumenerako kaltegarria delako. Baina kutsaduraz zenbat eta gutxiago hitz egin, hainbat hobe, eta, hitz egiteko beste erremediorik ez dagoenean, joan den astean gertatu zen bezala, garrantzia kentzen saiatzen da. Harrien arazoa, berriz, gehienez ere erosotasun-kontua da, ez osasun-kontua, eta, hala ere, sekulako baliabideak eskaintzen zaizkio, bisita gidatuak eta guzti.

    EGUZKI, 2017ko iraila

    ondarreta3


    Partekatu - Compartelo