Eguzkik salatzen du Udalak auzokonpostaguneak kentzea, birziklatze-bidean atzerapauso berri bat delako

 

Lasarte-Oriako Udala birziklapenaren alde?

Lasarte-Oriako Udala birziklapenaren alde?

Auzokonpostatze-programan parte hartzen duten familiek alkatearen gutun bat jaso dute egunotan. Gutun horretan jakinarazten zaie Udalak aurki auzokonpostaguneak kenduko dituela, eta, beraz, hemendik aurrera etxeko hondakinen zatiki organikoa birziklatzen jarraitu nahi badute, 5. edukiontzirako izena emateko aukera badutela.

            Eguzkik erabakia deitoratzen du, hondakinak tratatzeko hurbiltasun-printzipioaren kontra doalako eta, ondorioz, birziklatze-bidean atzerapausoa delako. Eta kontuan izan behar da Lasarte-Oriak biriziklatze-bidean atzerapauso bat egitea izugarri zaila dela, herria bide hori egiten hasi berri-berria delako. Gogoratu: Lasarte-Oriakoa izan da seguru asko herritar guztiei zatiki organikoa bereizita biltzeko aukera eman dien Gipuzkoako azken udala. Eta ez da begi-bistatik galdu behar aukera eman diela 5. edukiontzi boluntarioaren bidez, pizgarririk gabe eta, halaber, errefuxarari inolako mugarik ezarri gabe.

            Eguzkik Udalaren erabakia deitoratzen du, baina, egia esan, ez da horregatik harritzen. Izan ere, auzokonpostatzea eta, antza denez, praktikatzen duten herritarrak berak ez dira inoiz udal gobernuaren gustukoak izan. Izan ere, legealdia hasi bezain pronto, sistema beste hainbat auzotan ezartzeko zeuden asmoak bertan behera utzi zituen. Horrez gain, kendu egin zuen auzokonpostatze-programan parte hartzen zuten familiei zabor-tasan aplikatzen zitzaien % 20ko deskontua, Udalak berak beraien lana aitortzeko 2015ean ezarria. Familiak kexatu zirenean, deskontua kentzea birziklatze-bidean egiten zuten ekarpena gutxiestea edo mespretxatzea zela argudiatuta, alkateak zera erantzun zien: “Esta decisión [deskontua bertan behera uztea] en ningún momento ha sido motivada como una forma de minusvalorar, incluso despreciar, como ustedes dicen, su aportación. Si esa hubiera sido la intención del nuevo gobierno que yo presido, la decisión a adoptar no sería la supresión del descuento, sino directamente la retirada de las casetas de compostaje”. Bada, orain kendu egingo ditu. Garbi dago zein zen haren asmoa, ezta?

Eguzki, 2017ko urrian

Udalak iragarri duenaren arabera, aurki ez da antzeko irudiak hartzerik izango.

Udalak iragarri duenaren arabera, aurki ez da antzeko irudiak hartzerik izango.

 

Beste legez kanpoko zabortegi baten salaketa Sestaoko Garbigunetik oso hurbil

WhatsApp Image 2017-10-09 at 06.14.40

Eguzkik ondorengo idatziari sarrera eman dio gaur Sestaoko Udalean, legez kanpoko beste isurketa gune edo zaboregi baten berri emateko, zeina  Garbigunetik metro gutxitara dagoen eta bide batez, abuztuan Sestao eta Barakaldoko udalerrien artean muga egiten duen  Galindoko arroaren ibai ertzak zuen itxura nardagarriaren aurrean udal horretan aurkeztutako idatziari emandako erantzuna “penagarrizat” jotzen dugula adierazi nahi dugu. Hori bai, Sestaoko Udalak, aldameneko Barakaldokoak ez bezala, gutxienez erantzun egin digu (idatziaren amaieran jaso dugun erantzuna).

 

ESCRITO REGISTRADO

A la atención del Alcalde y del Concejal-delegado de Medio Ambiente del Ayuntamienot de Sestao,

EGUZKI, Talde ekologista eta antinuklearra  quiere poner en su conocimiento la existencia de un punto de vertido ilegal y clandestino a pocos metros de la entrada del Garbigune de su municipio, del cuál se aportan  fotografías reallizadas en la mañana del domingo 8 de septiembre, a fin de que pongan en marcha las actuaciones necesarias para la retirada del material y limpieza de la zona.

WhatsApp Image 2017-10-09 at 06.14.35Asimismo, queremos señalar la persistencia de elementos voluminosos en el cauce del río Galindo, perfectamente visibles en la jornada del domingo, como neumáticos usados o carros de supermercado.

Desde Eguzki y con motivo de su respuesta del 4 de septiembre de 2017 al escrito que presentamos denunciando la situación del cauce de este río a su paso entre Sestao y Barakaldo -registrado el  22 de agosto- en la que indican que “girada visita de inspección de los Servicios Técnicos Municipales, no se han encontrado vertidos incontrolados o voluminosos, considerandose no necesaria la intervención puntual o singular de la Contrata Municipal de Limpieza viaria y Recogida de Residuos Sólidos Urbanos”, queremos señalarle que, salvo que el nivel del agua esté alto, es imposible no verlos (como quedó pantente en las imágenes aportadas entonces y que pueden verse hoy).

Otra cosa es el ámbito competencial que, en su escrito de respuesta, señalan que en lo referente al “mantenimiento ordinario del dominio público hidraúlico (el cauce del río, la lámina de agua) excede el ámbito competencial del Ayuntamiento”, y que la coordinación entre administraciones con competencia genérica y/o específica, en materia de potección del medio ambiente, sobre este dominio público recae en la Agencia Vasca del Agua URA.

WhatsApp Image 2017-10-09 at 06.14.38Sin embargo, en Eguzki entendemos que ello no les exime de la responsabilidad de velar por la imagen y el Patrimonio  Natural de su municipio, dentro de lo cual encajaría al menos el alertar a URA de la presencia de estos vertidos, que en el caso de materiales como los neumáticos, materiales de PVC o plásticos, resultan muy contaminantes en su proceso de degradación.  Como también sería pertinente la solicitud por parte de su Administración de un plan de limpieza del cauce tan degradado, para que se incluya en el próximo Presupuesto de la CAPV. (Visitada la web de URA, como nos recomienda, no hemos visto que haya prevista actuación alguna de limpieza de este cauce).

WhatsApp Image 2017-10-09 at 06.14.39La desidía y el desapego que rezuma el tono de su respuesta nos resulta preocupante. Donde uds. ven un centímetro que marca la frontera entre lo que es o  no de su competencia, la contaminación ve un espacio libre a conquistar. Pero, al parecer, este es un tema que ahora no toca, todavía no estamos en campaña electoral.

Eguzki

10 de septiembre de 2017

Respuesta Ayto Sestao

Enlace a la noticia publicada el 22 de agosto

Ez da zaborra, baliabideak baizik / Lurralderako Bizkaiko Eguzkiren proposamena (2017)

ZaborrikEz-Baliabideak

Klikatu irudian dokumentu osoa irakurtzeko

Azken hilabete hauetan  Bizkaiako Eguzkiren kolektiboan gure lurralde historikoan hondakinen kudeaketa eredua aztertu eta eztabaidatu dugu. Eskuartean duzun dokumentua ideien trukaketatik eta proposamen ezberdinetatik lortutako emaitza da, honekin “Lan Koadernoak” deitutako bilduma hasiko dugu. Dokumentu irekiak izango dira bai barnetik zein kanpo eragileek ekarpenak egin ditzaten, errealitatea etengabe aldatzen baida. Honek, gertakarien garapenean pentsaera irekia izatera behartzen gaitu proposamenak eta egoera aztertzeko unean.

Dokumentu hau hondakinen kudeaketari buruz arituko da eta bi zati nagusi izango ditu: gaur egungo egoeraren azterketa xumea eta proposamenak edota jarraitu beharreko lan ildoa, Eguzkiren ustez, lan egin behar dugu aldatzeko, hobetzeko eta ekonomia zirkular osoko eredua lortzeko, gure oinarria erderazko 3R-en (Berrerabilpena, Konponketa, Birziklapena) puntu gorena lortzeko helburuarekin, eredu bezala materialen sorkuntza, natura berarena. Dena, ikuspegi global batetik, behintzat gai izan garen punturarte eta espero duguna hobetzen joatea jasoko ditugun proposamenekin.

Gaur egun, Administrazioak premia dauka EBk ezarritako helburuak betetzeko: %50eko birziklapena Herri Hondakinentzako (Komertzialak eta Etxekoak) eta 2030erako %65ekoa. Uste dugu helburu hauek lortzeko, eta konformatu Gabe, eta urrunago heldu ahal izateko, Foru Administrazioak Zabalgarbi errauskailuan  oinarritutako kudeaketa ereduarekin apurtu behar dugula.

Gainera, 2020an %50eko helburua lortzeko hain epe laburrarekin, argi dago ez daukagula hanka sartzeko aukerarik eta hartzen diren neurriak ondo beharrezkoa da ondo bideratuak izatea. Horretarako, erabat beharrezkoa da lehen unetik mekanismoak eta baliabideak ezartzea herritarraren parte hartzea bermatzeko.

Lehen pauso hori gure herrien erradiografia erreala egitea da, eta hemendik Aurrera 3R-an oinarritutako kudeaketa neurriak ezarriko lirateke. Ez dugu Bizkaiko Herri Hondakinen Kudeaketa III Plan Integralaren akordioa eta lanketa azeleratu nahi, modu bertikalean, goitik behera datozen neurriekin (foru instituziotik herrietara). Bertikalitate horri buelta eman, eta azterketatik eta herrietatik bideragarriak diren proposamenetatik abiatuta Herrialdeko diagnostikoa egin ahal izateko. Emaitza homologatuak planteatzea, ez du zertan esan nahi metodologiak homogeneizatzea.