Bi gabirai emek gizendu dute aurtengo ehiza-aldian tiroz botatako espezie babestuen zerrenda.
Gabiraia (Accipiter nisus) “interes berezikoa” da, Babestutako Espezieen EAEko Katalogoaren arabera.
Botatako bi ale hauetako bat Txoritokietan aurkitu zuten, Donostia-Astigarragan (1); bestea, berriz, Irunen.
Biak ala biak Igeldoko Arrano Etxera eraman zituzten eta, zorionez, honetatik ere onik aterako oemen dute. Alde horretatik, lehengoan Aiako Harritan bota zuten kurriloak baino askoz zorte hobea izan dute. Izan ere, kurrilo hura jaso eta ordu gutxitara hil zen (2).
Honako taula honetan zerrendatuta daude Eguzkik ehiza-aldi honetan ezagutu dituen tiroz botatako espezie babestuak. Icebergaren tontorra baino ez dira. Gure ustez, foru aldundiek ez diote arazori heltzen eta, are okerragoa dena, beraien politiken bidez sustatzen dute. Esaterako, noizko ehiza-linea bat ixtea bertatik espezie babestuei tiro egin zaielako?