Albistea

  • Erraustegiko goi-tentsioko linearen kontrako martxa

    2018-01-27
    Partekatu - Compartelo

    Lasarteko zutabea abiatu da. Eguraldiak ez du, ez, lagundu.

    Lasarteko zutabea abiatu da. Eguraldiak ez du, ez, lagundu.

    Erraustegiaren kontrako Mugimenduak goi-tentsioko linearen kontra antolatu duen mendi-martxak harrera ona izan du, eguraldiak lagundu ez badu ere.

    Hernanitik, Urnietatik, Andoaindik eta Lasartetik abiatutako zutabeek bat egin dute Azkorteko ermitan. Hortik Lasarterantz egin dute eta, bidean, goi-tentsioko lineak zeharkatuko lukeen parajea bertatik bertara ezagutu ahal izan dute.

    Goi-tentsioko lineak zeharkatuko lukeen parajean barrena.

    Goi-tentsioko lineak zeharkatuko lukeen parajean barrena.

    Azkorteko ermitan.

    Azkorteko ermitan.

    Maldan behera. Ezkerraldean Eskuzaitzetako poligonoa, non erraustegia eraikitzen ari diren.

    Maldan behera. Ezkerraldean Eskuzaitzetako poligonoa, non erraustegia eraikitzen ari diren.

    Ondoren, Lasarten, manifestazioa egin dute eta, eguna biribiltzeko, Okendo plazan ekitaldi polita izan da. Bertan, besteak beste, ezagutarazi dute otsailaren 24an “Erraustegia gelditu! Birziklatzea sustatu!” lemapeko manifestazio bat egingo dela Donostian.

    Manifestazioa Lasarten barrena.

    Manifestazioa Lasarten barrena.

    Txalapartariak, martxistei ongi etorria ematen.

    Txalapartariak, martxistei ongi etorria ematen.

    Hona hemen Okendon irakurri den testu nagusia…

    Gutxi balira bezala Zubietako erraustegiak Buruntzaldeari egingo dizkion kalteak, gaur hemen elkartu gara beste bat salatzeko: hau da, erraustegiari atxikia egin nahi duten bost kilometroko goi tentsioko linea berriak inguruko naturari eta herritarroi egingo diguna.

    Landaberri ikastola erraustegitik 500 metrora dago. Orain dela hilabete batzuk, klaustroak Hezkuntza Deligaritzara idatzi bat bidali zuen, kezka azalduz. Delegaritzak ez du erantzun, hori bai, ikastolako hesian zintzilika zegoen pankarta kentzeko agindu du. Landaberriko irakasle talde batek ekitaldian parte hartu du, pankarta "debekatuari" eutsita.

    Landaberri ikastola erraustegitik 500 metrora dago. Orain dela hilabete batzuk, klaustroak Hezkuntza Deligaritzara idatzi bat bidali zuen, kezka azalduz. Delegaritzak ez du erantzun, hori bai, ikastolako hesian zintzilika zegoen pankarta kentzeko agindu du. Landaberriko irakasle talde batek ekitaldian parte hartu du, pankarta “debekatuari” eutsita.

    Zubietako erraustegitik atera eta bost kilometrotan zehar, baso, larre eta nekazaritza lur artean joango da goi tentsioko linea berria, Zubieta, Lasarte, Andoain eta Urnietako lurretan barna. 40 metroko zabaleran eraikiko diren 132 kilovolteko potentziako zutabeetatik atera nahi dute argindar sarera zaborrak errausteagatik sortuko den energia, aste honetan bertan Europako Parlamentuak diru publikoz laguntzea debekatu duen jarduera bera. Hori ere, beste multinazional baten negozio bihurtuko da, kasu honetan Iberdrolarena.

    Okendo plazan.

    Okendo plazan.

    Ballakoak antzerki taldekoek ere parte hartu dute.

    Ballakoak antzerki taldekoek ere parte hartu dute.

    Lasarteko EAJk eskatu zuen bere garaian erraustegiko energia doan emateko Lasarteko herritarrei, erraustegiaren ondorioak horren gertu edukita, nolabaiteko konpentsazio moduan. Aldundiak, noski, ukatu egin zuen proposamen hori: zer ondorio klase? Ingurumen Zentroak ondorio negatiborik ez du batere… Dena ona eta txukuna, besteak beste, Klima Aldaketaren Aurkako Zentroa ere ondoan egiteko asmoa daukate. Aurpegia behar da gero, Gipuzkoan berotegi efektuko gasen bigarren isurtzaile nagusia izango den Zubietako erraustegiaren ondoan egin nahi dute klima aldaketa ikertzeko zentroa. Badute non ikertu, eta, batez ere, non saihestu CO2, NOX eta bestelako gas toxikoak isurtzea. Has daitezela erraustegitik. Munduak eta klimak eskertuko die.

    Bukaerako mezua irakurtzen.

    Bukaerako mezua irakurtzen.

    Goi tentsioko linea tramitean dago. Laster hasiko dituzte lurren desjabetzeak. Erraustegiaren obrak, berriz, martxan, korrika eta presaka dabiltza agintaldi honetan amaitu nahain. Ez da amore emateko garaia, ordea. Lanean jarraitu behar da, eta borrokan. GHK-k, Diputazioak, Jaurlaritzak, denek bat egin dute

    Buruntzaldeko herritarron osasunari kalte itzela egin diezaiokeen erraustegia inposatzeko. Pankartak ere ez zaizkie gustatzen. Herritarren protestak ez zaizkie gustatzen. Bada, argi eta ozen esan nahi diegu: ez dugu atsedenik hartuko gelditu arte erraustegi toxikoa eta harekin batera eraiki nahi dituzten azpiegitura guztiak, besteak beste, goi tentsioko linea.

    Eutsi eta animo.

    Hartu nahi dut arnas!

    Hartu nahi dut arnas!


    Partekatu - Compartelo