Albistea

  • Eguzkik Martutenen hondakinak legez kanpo bota izana salatu du

    2018-01-29
    Partekatu - Compartelo

    goiZTXIKI3Azken asteotan hondakinak legez kanpo pilatzen ari dira Goiaz Txikiko bidean, Martutenen, Okendotegiko pasonibeletik gertu, Urumeako autobide eta trenbide bitartean. Arizmendiko hondakindegia, horrelako hondakinak legez uzteko leku aproposa, ez dago oso urruti, baina zenbaitek erosoago jokatu nahiago omen du.

    Goiaz Txikiko bide ertzean dauden hondakinak ez dira kamioi edo forgoneta batek deskarga puntual bat egin izanaren ondorio, astero egiten diren deskargen ondorio baizik. Badago, adibidez, enpresa jakin baten logoa daraman zaku pilo bat.

    Eguzkik neurriak hartzeko eskatu dio Donostiako Udalari, legez kanpoko jarduera kutsatzaile horri amaiera emateko, erantzuleak identifikatzeko eta zigortzeko eta ingurua garbitzeko neurriak.

    goiaztxiki1 goiaztxiki1


    Partekatu - Compartelo